Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2004-07-03 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Ibai Esoain, Jexux Mari Irazu Muñoa

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2004-07-03 Usurbil Jaialdia
Gai-emailea
Izeta, Joxe Mari
Bertsolaris / Autores
Esoain, Ibai
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Hi, Ibai, irakiar preso bat haiz. Hi, Irazu, kartzeleroa.

Descripción

Melodia
Zeru altuan zegoen Jaunak
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2004-07-03 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Ibai Esoain, Jexux Mari Irazu Muñoa

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.M. Irazu:
Bi hilabete daramazkizu
ta ze bizitza erraza!
Zure agintari jarria nago
edozertako kapaza;
argazki batzuk kendu dizute
ia hiltzeraino arnasa
baina aspertu nabil aspaldin
hastera doa jolasa.

I. Esoain:
Erremeiorik ez daukat eta
egin behar dizut kasu;
duina naiz ta edozer gauza
jasateko prest naukazu
baina ez zaitut oso gustoko
hori aditu zaidazu
besteen bizitza arriskatzeai
jolasa deitzen diozu.

J.M. Irazu:
Bizitza baino zer da ba hori?
Zu zabiltza ezinean
soldadu raso ta orain preso
hiru hitz bai mingainean
hemen Sadamen argazkitxo bat
ez dabil lehen heinean...
belaunikatu ta egin pixa
argazki honen gainean.

I. Esoain:
Hemen pasatzen ditudanak nik
ez dira askotan ikusik
hauen eskuta erori eta
geroztik a ze desgrazik!
Argazkia're pare-parean
ipini didazu kasik
urik ez dezu ematen eta
nola egingo det pixik?

J.M. Irazu:
Katiluka bat emango dizut
eskatu ta berehala
bihotz oneko pertsonak gera
begiratuta ez ala?
Alde batera utzi itzazu
Hussein jauna eta Ala
esan ezazu salbatzaileak
amerikarrak gerala.

I. Esoain:
Mundu triste hau gurpil bat dela
entzun izan det askotan:
gaur goiko puntan dantzan dagona
bihar behean erdi lotan...
Nahiz egonaldi gogorra den hau
sekula egotekotan
mundu guztia aldatuko dut
neronek periodikotan.

J.M. Irazu:
Mundua nola aldatu leike
egunkarin azalduta
iraultzarikan ezin da egin
horrela torturatuta;
ni presaka naiz gauza honekin
lehenbailehen nahi nuke buka
zakurrai jana eman behar diot
gehiago balio du-ta!

I. Esoain:
Munduan hoixe gertatzen zaigu
zakurrak zakurrai jana
ta besteontzat geratu dena
egundoko panorama;
tristea da bai badakit eta
ni hiltzera nijoana
baina gutxinez utzi esaten
"Asko maite zaitut ama".