Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2004-01-25 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Ibarluzea, Etxahun Lekue

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2004-01-25 Mungia Jaialdia
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Autores
Ibarluzea, Miren
Lekue, Etxahun
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Miren, zu sanantontxuetako feriara etorri zara Etxahunengana, Etxahunek iaz saldu zizkizun intxaur landareak erreklamatzera. Intxaurren ordez limoiak atera zaizkizu.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2004-01-25 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Ibarluzea, Etxahun Lekue

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Ibarluzea:
Zeugana jota landara batzuk
erosi urte bat dela.
Hazi, hazi ziren eta gertatu
jata neroni itzela:
ez dira hazi landara danak
espero neban bezela
ez zeustan esan hazi horrek danek
magia kutsue eukela. (bis)

E. Lekue:
Egia da bai honek badeko
esplikazino beharra
zuri gertatu jatzun kontuak
sortu dausta irriparra.
Antzematen da ez zaitugula
legezko baserritarra;
kategoriko landarak ziran
lurra izango da txarra. (bis)

M. Ibarluzea:
Mungiko lurrak direnez gero
txarretik ez dauke bapez
ta zaindu dodaz behar zan moduan
baserritar legez artez
eta ez dakit ulertu leiken
baina ulertzen dot nekez:
oraingo hontan barriro bere
intxaurrak mikaztu jatez. (bis)

E. Lekue:
Gauza ederrik ezin da urten
zuk darabilzun lurretik
nik dakidana emongo dotsut
ta dakidan apurretik;
bada limoiak zer dala eta
atera diren badakit
hori izan da Mirentxu dozun
umore garratzagatik. (bis)

M. Ibarluzea:
Ordun dinozu limoi horiek
urten jatazala zeren
umore garratz ta txarrekoa
dogulako beti Miren
baina ez dakit hori gertatu
behar zan orain edo lehen
oin emoistaizuz urretzak ea
laranjak urtetan diren. (bis)

E. Lekue:
Ta limoia ta naranjak ere
ez dira pasatzen modaz
nahiz ta kontuak ez diren urten
dirudienez ganoraz;
etekinak be atara behar
doguz guk kontu askogaz
holan landara arraro hauek
pantentau beharko dodaz. (bis)