Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2004-03-27 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Martin

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2004-03-27 Zestoa Jaialdia
Gai-emailea
Mantzizidor, Iñigo "Mantxi"
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Martin, Jon
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Andoni bertsolari handia da. Jon Martin Gipuzkoako azken txapelketan bigarren geratutakoa. Jakin-mina sortu zaio Joni eta txapeldunari galdezka hasi da.

Descripción

Melodia
Joan den urteko Santakruzetan
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2004-03-27 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Martin

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Martin:
Ahoa pixkat ireki eta
belaxe hasten zait ketan
graduak nahiko beherantza doaz
pilotalekuan bertan...
gorputzik ere ezin berotu
hotzak baikaude benetan;
burua nola bero dezaket
Andoni holakoetan?

A. Egaña:
Nik erantzun bat emango dizut
nahiz ez naizen izan maisu:
gerta liteke hanka puntak hotz
eta burua jo ta su...
plazaz plazako bertsolaria
izan nahian zabiltz, aizu
hori gogoan izanez gero
bera berotuko zaizu.

J. Martin:
Egia da bai bero ninteke
bilakatu arte labe
ta gauza batek erretzen nau ni
mikrohondasaren pare:
lehen saiotan kantatzen nuen
bat'e presiorik gabe
ta orain berriz nei etiketa
bat eman nahiean daude.

A. Egaña:
Gazte garaiko bertsota hura
omen zitzaizun atsegin
orain ospetsu bihurtu eta
ez dezu gozatzen berdin;
zeure burua konformatzeko
egizu beti ahalegin
eta jendeak dioenari
kasu gehiegi ez egin.

J. Martin:
Bada ez dakit askon esanak
ez ote zaizkidan laket
eta badakit antzeko zerbait
sentitu duzue zuek;
lehen asko ere gozatzen nuen
ta saio gutxirako prest
orain hainbeste saio eukita
nola gozatu dezaket?

A. Egaña:
Garai batean saiotik urri
ta orain igo nibela;
garai batean gauzak batera
eta gaur egun bestela..
Aizazu, Martin, sinistu zazu
gozatu zenezakeela
saio bakoitza hartu ezkero
bakarra balitz bezela.