Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2004-07-25 Arano Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Iñaki Zelaia

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2004-07-25 Arano Jaialdia
Gai-emailea
Legarreta, Xabier "Arano"
Bertsolaris / Autores
Colina, Sustrai
Zelaia, Iñaki
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Txiki-txikitatik elkarren oso lagunak izan zarete: eskola garaitik orain arte beti elkarrekin ibili zarete. Gaur nabaritu duzue adiskidetasuna baino zeozer gehiago ote dagoen zuen artean. Herriko festak dira, eta elkarri zeozer aitortzera erabakita zaudete.

Descripción

Melodia
Nahiz ta hiltzea derrigorra den
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2004-07-25 Arano Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Iñaki Zelaia

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Colina:
Biak elkarren aldamenean
ibili gara luzaro
ta ritmo hontan ibil gintezke
bai orain ta bai lehenago
baina begira jarri naiz eta
guztiz txundituta nago
gaurtik aurrera izan gintezke
lagunak baino gehiago.

I. Zelaia:
Gu elkarrekin joaten ginen
txikitan ikastolara;
ondoren lana egin ondoren
tragoa hartzera tarbernara.
Zure intentzio hori oraindik
gehio arrimatzea bada
gerana baino gehiago izaten
nere ustetan zaila da.

S. Colina:
Elkarrekiko egin genuen
ikastolako jokoa
eta geroztik biak batzea
izan dugu gustokoa.
Bidegurutze inportante bat
izan liteke gaurkoa
biak batera segi dezagun
batera hasitakoa.

I. Zelaia:
Gu banatuko gaituenikan
ez omen dagola inun
bainan gaur argi dagoen hori
bihurtu liteke ilun.
Ze ote gera biok maitale
edota elkarren lagun?
Gureak ez du neurririk baina
neurriak jarri ditzagun!

S. Colina:
Harreman batek ezin du izan
sekulan neurriduna.
Iñaki zara nere gustoko
laguna eta kuttuna;
zure ondoan pasa nahi nuke
bai gaua ta bai eguna
ez ezazula erreprimitu
bihotzak esaten duna!

I. Zelaia:
Barruak gauza bat esaten dit
bihotza daukat negarrez.
Elkarrekiko agertu degu
guk horrenbeste interes
eta jarraitu dezagun berdin
nahiz ta ez gertatu errez
eta denborak esango digu
zuzen gabiltzan edo ez.