Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2004-07-19 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2004-07-19 Zornotza Jaialdia
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Murua, Iñaki
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Hauek ere edadeko pertsonen paperean jarriko ditut, baina gozo jarduteko eskatuko diet. Aspaldi, orain dela berrogeita hamar urte inguru, Andonik, mutil gaztea orduan, maitasun gutunak bidaltzen zizkion Iñaki neska pinpirinari. Baina Iñakik beste mutil bat maite zuen, eta berarekin ezkondu zen. Berrogeita hamar urte igaro dira, Iñaki alargundu egin da, gizona hil zaio, eta hiletetan, gorpua oraindino fresko-fresko zegoela, han agertu zaio Andoni bere maitasuna oraindino bere borborka, sutan, dagoela esateko.

Descripción

Melodia
Nahiz ta hiltzea derrigorra den
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2004-07-19 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iñaki Murua

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña:
Negar malkotan zure begiek
orain egin arren diz-diz
konturatzen naiz egon zindezke
nere laguntzaren premiz.
Bihotza bete-bete zenula
esan arren mila aldiz
orain tamalez hustu egin zaizu
ta nik beteko dut berriz.

I. Murua:
Garai batean hainbat eskutitz
ez dut ahaztuko sekula.
Antzematen zan zugan zegola
oso maitasun mardula.
Gaur bakartu naiz triste naukazu
ez dezaket disimula
ta zuk berriro agertu dezu
benetan maite nauzula.

A. Egaña:
Gazte garaian azaldu nizun
nere maitasun sakona.
Gutunak ahaztu eta beste bat
hartu zenuen gizona.
Nere eskua kartak idazten
dardarka sarri egona
oraindik ere dardar eiten du
eta ez da parkinsona.

I. Murua:
Dardara horri bere garaian
ez nion jarri arreta
eta gaur neu naiz dardarti hemen
baitut senarran hileta.
Bainan zatozkit, hurbildu arren
maitasun goxoz beteta
bakardade hau gaindi dezadan
dana beharko det-eta.

A. Egaña:
Nere neskatxa maitagarria
nere amona bihotzeko!
Dena esan degu orain alperrik
da hau eta gainontzeko.
Gaur bapatean zuk egin nauzu
hain xuxen zeure etxeko;
pare bat egun pasatzen utzi
pixkat disimulatzeko.

I. Murua:
Disimulorik ez nuke nahi nik
saiatu nahi dut jo ta ke.
Lehengoa joan da edo hor dago
hoztu da baina aparte...
Orain lehengo zure eskutitzek
nere onera nakarte;
bihotz xahar honek oraindik ere
benetan maita zaitzake.