Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2004-10-15 Mendaro Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jon Maia

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2004-10-15 Mendaro Lagun-artekoa
Bertsolaris / Autores
Agirre, Joxe
Maia, Jon
Ejercicio
Binaka gai-librean
Tema propuesto
Gai librean

Descripción

Melodia
Zeru altuan zegoen Jaunak
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2004-10-15 Mendaro Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jon Maia

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Agirre:
Lagun artean beraz gaur degu
lehendabiziko jarduna
orain arteko denbora zaigu
hauxe egin gabe juna;
nik ongi dakit zuk nahi badezu
aisa zapaltzen nauzuna
baina badaukat itxaropena
lagunduko didazuna.

J. Maia:
Hartu ezazu Altzolako ura
eta emaiozu trago
alper-alperrik eztarri hortatik
ez da bertsua igaro
baina gaurkoan egia esan
harrotuko naiz gehiago
zure ustetan zure ondoan
zu laguntzeko banago.

J. Agirre:
Lagundu behar zenduke baina
badaukat nahiko nekea
lurrunarekin aguantatutzen
hemen ai naiz jo ta kea;
zure inguruan badago lagun
horko sua eta kea...
alde ederreko gauza izaten da
gure etxeko pakea!

J. Maia:
Baina ke honek ez ditu estaltzen
bertsolarien buruak
keagatikan ez dira izango
zuk dauzkazun apuruak;
garai bateko ke ta zigarro
haiek ziran seguruak
ordun kalterik ez al zun eiten
Uztapideren puruak?

J. Agirre:
Uztapidekin izan nituen
kantatutzeko tokiak
ordun ere nik ez kantatuko
oso bertso egokiak?
Behar baldin bada hainbeste kalte
nei ez dit egingo kiak
baina nik ere asmatu behar
zeozeren aitzakiak.

J. Maia:
Egia da bai adinak beti
aitzakia dula lege
eta puruak gure barruan
badauka nahiko botere.
Nahiz eta jakin puruan kia
ez dala inorren mesede
oraindik nahiko sasoi badezu
erretzen hasteko ere.

J: Agirre:
Nik erre gabe pasatua det
aizu orain artekua
orain horretan ez da hasiko
agure xahar jotakua.
Ez al dakizu hori dezula
gorputzaren trabakua?
Zeure burua maite badezu
utzi zazu tabakua.

J. Maia:
Puru zahar honek usteltzen digu
berdin kanpo eta barren
eta zeuk ere ondo dakizu
ondorio txarra zein den
baina ezin det purua utzi
nahiz eskatu "Arren, arren...";
gorputzai hauxe ematen diot
gehiegi maitatzearren.

J. Agirre:
Beraz purua erretzeko da
zuk dezun kalidadia
ta hori albora utzitzeko ere
falta abilidadia;
hasitakoak gero utziak
makinatxo bat badia
hor ikusten da Jon Maia honek
daukan debilidadia.

J. Maia:
Debilidade haundia daukat
ta ez dizut hori opa;
bizio honekin beste mundura
joan da hainbesteko tropa
baina bizio txikia ere
ezin bazterrera bota:
adornorako ez daukazu zuk
aurrian daukazun kopa.