Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2004-05-15 Urnieta Lagun-artekoa [Bertsoa] / Patxi Etxeberria, Jexux Mari Irazu Muñoa

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2004-05-15 Urnieta Lagun-artekoa
Bertsolaris / Autores
Etxeberria, Patxi
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Ejercicio
Binaka gai-librean
Tema propuesto
Gai librean

Descripción

Melodia
Uso zuri bat inguratu zait A
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2004-05-15 Urnieta Lagun-artekoa [Bertsoa] / Patxi Etxeberria, Jexux Mari Irazu Muñoa

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


P. Etxeberria:
Urteak joanez hainbeste gauza
etortzen dira burura
eta kontatu nahi nizuteke
bururatu zaiten hura:
garai bateko Uztapide ta
joan ote diran lekura
harek ardua edaten zuan
eta hauek berriz ura.

J.M. Irazu:
Ur pixkat edan behar nuen bai
eta patxarana bero
beti alkoholetan aritzerikan
Patxi ez leike espero;
baina zuk ere hala edan dezu
begira jarri ezkero
soberanokin zu're hasi zera
kantari hasi ta gero.

P. Etxeberria:
Nik aitortzen det nerez naizela
xurruterua garbia
baina hemen'e Patxik ederki
esango dizu egia:
nora arraio begira egon da
Irazu zure begia?
Ez al dakizu apaizak edan
duela kopa erdia?

J.M. Irazu:
Erdia Patxik beste erdia
Iñaki apaizak* hustuta
berriro ere meza nausian
egongo gera poztuta.
Etxeberrian ibilera're
nago ezin sinistuta:
koparik hustu ezinian ta
purua ezin piztuta.

P. Etxeberria:
Egun guztian gaur ezinean
hau're ez det bukatuko...
Esaten dudan hau noski ez dit
nei inork gaizki hartuko:
elizan ere izan naiz eta
zuek zerate lekuko
pentsatzen nun gaur meza nausirik
ez zendula bukatuko!

J.M. Irazu:
Meza ez zala bukatuko ta
zure pazientzi pittina
altxa ta exeri, altxa ta exeri
berotu aulki ixkina...
luze samarra egin zaiola
hara Patxiren mitina...
laburragua eingo zitzaizun
askotan juan bazina!

P. Etxeberria:
Pentsatu zazu esan dudana
ez dala izan txistia
oraintxe pozik eta oraintxe
han jarri naiz ni tristia.
Nola demontre burura jausi
gauzak horrela uztia?
Gu danok utzi kantari eta
berak alde sankristi'a.

J.M. Irazu:
Mezak bukatu beharko zuen
kantari ari ginela
indarra herriak duela nunbait
erakusten da horrela;
nik urte batzuk izango ditut
elizan sartu ez nintzela
eta gaurkuan gozatu det ba
lehen aldian bezela.

P. Etxeberria:
Gustora egon ez zeranikan
nik ez nizuke esango
eta gainera aholku txarrik
batere ez dizut emango;
sinistatzen det zu eleiz hortan
sarri ez zerala egongo...
gaur joan zerade baina puxkaten
berriro ez zerade joango.

J.M. Irazu:
Pixka batean ez naiz joango ez
ondo dezu nabarmendu
eta itxura eliz barruan
xuxen nahi nuen mantendu;
Aita Guria ia ahaztuta
hitzak mingainetik kendu
baina idatzita zegoen eta
arazoik ez det izandu.

P. Etxeberria:
Puxka batean ez dala joango
honek aitortu du egiz
eta gainera hitz egiten du
oso gizatasun garbiz.
Patxi ta Irazu goizetik hasi
geroz alkarrekin gabiltz
gaur ere ez zan eliza juango
soldatik izango ez balitz!

J.M. Irazu:
Bertsolariak gauza asko iten du
bere soldatan propinan
baserritarrak ere lana maiz
egiten baitu tamainan;
baten ta besten kontuarekin
Patxi hor zabiltza bainan
jornalikan gaur izan ez balitz
zu're juango al zinan?

P. Etxeberria:
Haundi samarra egin dezu zuk
gauzak hola pentsatzia
eta nahi nuke mutiko gazte
jakinen gainen jartzia:
ohetik jaiki eta lehenengo
egiten det gurutzia...
zuk uste baino gehigo gustatzen
zait neri errezatzia.