Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2004-11-12 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Aitzol Barandiaran, Ekaitz Goikoetxea

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2004-11-12 Ataun Jaialdia
Gai-emailea
Aizpurua, Jon
Bertsolaris / Autores
Barandiaran, Aitzol
Goikoetxea, Ekaitz
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuen ikaskide bat jipoitu egiten dute. Aitzolek salatu egin nahi du; Ekaitzek ez, beldurrez.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2004-11-12 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Aitzol Barandiaran, Ekaitz Goikoetxea

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Munduate:
Ubeldurikan eskumuturrak
ubeldurikan bularrak...
zergatik beti menperatzen du
lehengo ohitura zaharrak?
Zuk zeuk isilik egon nahi dezu
a ze jarrera koldarrak!
Handiena ere etzan dezake
txiki guztion indarrak.

E. Goikoetxea:
Egoera latz bihurtu zaigu
azken urtean barrena
jakin badakit gogorra dela
klasean gertatzen dena;
bihotz barruan gorde nahi nuke
jipoiaren sentipena
nere larruan ez det bizi nahi
Jokinek bizi duena.

A. Munduate:
Kontu hau ez da txantxetakoa
kontu hau ez degu broma
Hondarrabian pasatakoak
eduki du bere sona;
isiltasuna horrelakotan
ez degu izaten ona
ta bihar zuri gertako zaizu
gaur honi pasa zaiona.

E. Goikoetxea:
Jokin laguna beti ibiltzen da
zintzo-zintzo ta ondradu
diferenteak geran guztiok
gurutze bat daramagu;
horren ausartak ez geran batzuk
beste aukera bat daukagu;
nola hitz egin ez dakienak
isiltzen jakin behar du.

A. Munduate:
Oihua gora jaso ezkero
gehiago gera seguru;
mutiko horrek jaso duenak
ez du hanka ta ez buru.
Nere laguna babestuko det
hori det nere helburu
kolpeak minik ez du ematen
denok jasotzen badugu.

E. Goikoetxea:
Hainbeste jolas hainbeste irri
horrenbeste oroitzapen
kolpe batekin adiskideai
denak dizkiote eten.
Ez naiz ausartzen zure hitzari
nere ahotsa ematen
errua denok daukagunean
inork ez baitu izaten.