Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2004-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertso Eguna (36. 2004. Donostia)
Actuación
2004-01-24 Donostia Jaialdia
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Autores
Lujanbio, Maialen
Murua, Iñaki
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Iruñeko Foruen monumentua duzue hori. Bertan inskripzio hau dago idatzia: "Gu gaurko euskaldunok gure aitasoen illezkorren oroipenean bildu gera emen gure legea gorde nai degula erakusteko." Maialen da Iruñeko monumentua. Murua da Iruñeko kaleetan doana, eta inskripzio hori irakurri duena.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2004-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Iñaki Murua

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Murua:
Ai, emakume, hemendik horra
bidea ez det erreza
batzuk biraoka ari gera ta
bestek erreza ta erreza;
gure hizkuntza menpean dago
kanpokoa da jueza...
Emea zera bizi emaile
ta eman zaiguzu babesa. (bis)

M. Lujanbio:
Metrotan gora egin ninduten
ez daukat balio hutsa
ni izango naiz garai batean
herri hau zenaren funtsa;
nere harritik, nere gelditik
emango dizut laguntza
baina gaur egun bizi direnek
bizi behar dute hizkuntza. (bis)

I. Murua:
Halaxe da bai baina gaur egun
bizirik degu krisia
gainbehera goaz jatorrenak ta
goian da hipokresia;
lehen zerbait ginan, jarri digute
sarea eta hesia...
zure harritik hilzori danai
eman zaiozu bizia. (bis)

M. Lujanbio:
Begirada ta bizia ematen
ni saiatuko naiz beti
baina Nafarro ta Euskal Herriak
ez dabiltza ez amesti;
hementxe jarri ninduten sendo
ta ai zergatik baneki!
Lema merkeak errezak dira
ta hitz biziak garesti. (bis)

I. Murua:
Hitz biziari sua emanaz
lema hor dago ezagun
batzuk gu gutxik ahalegin behintzat
egunero gera jardun
baina Nafarron laguntz premia
haundia nola daukagun
zazpi izanak zazpi gerala
benetan sinets dezagun. (bis)

M. Lujanbio:
Zuek sinistu behar dezute
ia sinisten dezuten!
Puntaren puntan hemen nago ni
inork ezin nazake ken;
bestela aspaldi bota ninduten
bajatu, eraitsi, eten...
eskerrak gero agintariak
txiki samarrak dauzkaten! (bis)