Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2004-01-31 Andoain Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jokin Sorozabal
Bertsoa entzun |
2004-01-31 Andoain Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jokin Sorozabal
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
S. Colina:
Zuk hustuko zenuke
sagardo kupela
txikiteon gastatuz
hamar mila pela;
ni txintxo ibiltzen naiz
santu bat bezela
zeinek esango luke
zurea naizela!
J. Sorozabal:
Dozena t'erdi ardo
tragatu ondoren
kalian ibiltzen naiz
bastante nabarmen.
Gaurko estudianteok
ze bizkorrak diren:
txarra dala badaki
probatu baino lehen.
S. Colina:
Beraz ba omen duzu
behar aina zentzun
txarra dala badakizu
hala dizut entzun;
hargatik galdetzen dizut
mesedez erantzun
txarra bada zergatik
probatutzen dezun.
J. Sorozabal:
Bizio txikiekin
hasten da aurrena
haundixeaguak'e
badatoz hurrena;
bizioak txarrak dira
hori nabarmena
baina batere eza da
denetan txarrena.
S. Colina:
Bizio gabe nabil
jaio nintzen berez
santu-santua eta
santutu beharrez;
etxeko egoera
dijoa aldrebes:
aita parre faltsuz ta
amatxo negarrez.
J. Sorozabal:
Esan didazun hori
ez nuen espero
hainbat negar entzuten
ditut honezkero;
zure aitari erritan
ari zera bero
ni're ohartu nintzen
probatu ta gero.
S. Colina:
Holakorik ez zazu
aita arren esan
gure amak negarra
gehio egin ez dezan;
jada juzgatu zaitut
alkoholiko gisan
gizona izan zaitez
nahiz aita ez izan.
J. Sorozabal:
Semea kargu hartzen
aitari gogotik
orain arte ez zitzaion
batere inportik.
Ama zertan ari dan
negarrez ba al dakik?
Aitarengatik edo
semearengatik.
S. Colina:
Hori entzunda ez nago
aita bat'e lasai
amatxo baitaukagu
negar malkotan blai.
Nahiz ta ez zaren geratu
erantzunaren zai
neregatik ari da
zugatik ere bai.
J. Sorozabal:
Semea santu-santu
aita ardotan blai
ama gaixua aita
noiz etorriko zai
ta zu berriz etxean
bakarrikan noiznahi...
nik arazo bat daukat
baina zuk ere bai.
S. Colina:
Beraz biak daukagu
arazo larria
konponbide bat behar du
hementxe jarria;
loratu nahi badugu
amaren irria
ea aurkitzen dugun
bion neurria.
J. Sorozabal:
Neurri hori bilatzen
ein zagun ahalegin
onartzen det askotan
dedala huts egin
mendira joango naiz ni
jaiero zurekin
eta zu hilean behin
mozkortu nerekin.