Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1999-01-17 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Mikel Mendizabal, Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1999-01-17 Oiartzun Jaialdia
Conductor/a
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Autores
Lizaso, Sebastian
Mendizabal, Mikel
Sorozabal, Jokin
Ejercicio
Hirunaka gaia-emanda
Tema propuesto
Euskal Herrian dugun pentsalari handi batek, Joxe Azurmendik, bere liburu batean dio euskaldunok artxipielago bat omen garela, eta justu banatzen gaituen hori omen da elkar lotzeko ere dugun lokailua: itsasoa. Nik zuei galdetzen dizuet, ea euskaldunon artean zer den bai berezi eta bai lotzen gaituena ere.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1999-01-17 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Mikel Mendizabal, Jokin Sorozabal

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendizabal:
Itsas erdian hainbat euskaldun
nunbait ote gera galdu,
berezitasun aipagarrinak
nahi ditut hemen azaldu:
norbaiti lagun behar bazaio
euskalduna horren kargu,
bainan haserre jarritakoan
etsai gogorrak gera gu.

Sorozabal:
Euskara da bat batzen gaituna
ta nortasuna bestea,
pozgarria da bide horretan
noizbait batera hastea.
Bada hori nahi ez duenikan,
hori da gauza tristea;
une honetan garaipena da
batasun honi eustea.

S.Lizaso:
Aukera ona orain degu ta
galtzeak ez du merezi,
desfidantza ta konponezina
bidal ditzagun ihesi.
Abertzale ta ez direnaren
tartean hoinbeste hesi;
sentimentuak elkartzen gaitu,
sentimentuak berezi.

Mendizabal:
"Herri bat ginen, herri bat gera"
diogu gaur amorruan,
beste batzuek hartu nahiean
dabiltza beren karruan.
Eskubideen aldarrikapen
jatorrenaren korduan,
uhartetxo bat izan nahi degu
penintsularen barruan.

Sorozabal:
Uhartetxo bat omen gera gu
gaur Europaren aurrian
ta hemen gaude geure harremanak
gaur indartu beharrian.
Aldamenean ditugu asko
hain errezelo txarrian,
ta hoiek ere kutsa ditzagun
askatasun egarrian.

S.Lizaso:
Errepaso bat historiari,
begira atzealdera;
gure aztarrenak nondik datozen
ezin arrastoik atera.
Bi estaduren erdian gaude
eskatuz geure aukera;
herri zaharrena izanagatik
herri txarrena ez gera.

Mendizabal:
Herri zaharrena omen gerala
eta goaz orpoz orpo,
aldamenetik aspaldidanik
hasi ziran mokoz moko.
Erabaki bat aipatu eta
bukatu hainbat oztopo,
gerana izaten uzten badigu
Espaini ez degu gorroto.

Sorozabal:
Batzuentzako utopia da
nahi degun askatasuna,
errealitate nahi genukenok
hor degu eginkizuna.
Ez dakit garbi bide hori den
argia edo iluna,
baina gutxinez izan bedi guk
erabakitzen deguna.

S.Lizaso:
Lehen "zazpiak bat" oihukatzen zen,
hori ez zen nobedade;
batetik hiru, bestetikan bat,
besteak ere han daude.
Proiektuakin nahiz ta konforme
ez dagoen zenbait jende,
Nafarroara begira gaude
iparrikan galdu gabe.