Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1999-08-17 Goizueta [Bertsoa] / Andoni Egaña, Xabier Silveira

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1999-08-17 Goizueta
Conductor/a
Arozena, Manolo
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Silveira, Xabier
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Xabierrek dio ez dela amaren umerik Euskal Herria aldatuko duenik. Andonik, berriz, gauzak aldatzen ari direla dio.

Descripción

Melodia
Santa Barbara zure bizitza A
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1999-08-17 Goizueta [Bertsoa] / Andoni Egaña, Xabier Silveira

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Silveira:
Jerry Adams bat behar omen zen,
Otegi irten zen bela
ta berak ere ez du gauzatu
gure aldaketa epela.
Horretaz diot aman semerik
kapaza ez dagoela
eta pa kolmo, ze pena ni're
aitan semea naizela! (bis)

Egaña:
Esperantzaren kandela hori
ez zazu lurrera tira,
personak beti jarri behar du
begiratuz urrutira.
Gauzak dexente alda litezke
hurrengo urteei begira,
aman semerik ez bada ere
bilobak sortuko dira. (bis)

Silveira:
Zergatik gara horren itsuak
gu etorkizunarekin?
Nahi dugu baina sufrimenduak
ezin gugandik aldegin.
Egoera txarra pasatu zenik
ez dut sinisten nerekin,
gaur hitzek bala forma daukate
eta hiltzen dute berdin. (bis)

Egaña:
EGIN itxi zen ta erantzunez
kalean hor dabil GARA,
gainera Garzon jauna ari da
boteaz zaborretara;
beste ejenplu bakar batekin
ahaleginduko naiz hara:
Mahai Nazionala kalean dago
eta hori pausu bat da. (bis)

Silveira
Garzon aipatu duzu ta ez du
merezi hortan hasteak,
gazteriari egin baitizkio
sekulako desastreak.
Gure enborretik nola demontre
sortuko dira besteak,
egun osoan diskotekatan
baldin badaude gazteak? (bis)

Egaña:
Gazte guztiak ez dabiltz berdin,
ez zaite izan astoa;
gazteriaren zati haundi bat
badegu jator askoa.
Zure dohaitzat nolatan hartu
etsipen ta disgustoa?
Esperantza da herri txikien
su biziaren hauspoa,
bizi-suaren hauspoa.

Silveira:
Bizi-suaren hauspoa zein den
agian ni naiz testigu,
egonagatik suaren eta
bizitzearen gatigu.
Orain ordea gure indarrak
guri mina egin digu,
sua pizten laister ikasi genun,
guain itzaltzen ez dakigu. (bis)

Egaña:
Baina aldaketak etor litezke
urte gutxitan barrena,
azken urteko aldaketa hau
ez ote zen nabarmena?
Lizarra ahaztuz dohai dituzu
ezina ta etsipena,
ta ikuspegi horixe degu
Aznarrek nahiko lukeena. (bis)

Silveira:
Barkatu, igual luze xamarki
kantatzen dizuegu guk,
baina Andoni mintzatu orduko
erran behar aunitz ditut.
Aznarrek hori nik pentsatzea
nahi duela diozu zuk,
Aznarrek hori nahi baldin badu
zure postura hartzen dut. (bis)

Egaña:
Nahiz hasieran eztabaidatan
katigatu geran bero,
azkenerako konpondu degu
hainbat xextra ta enredo.
Hiruna bertso, ondoren launa
eta bosna bertso gero,
ai, euskaldunak orain gu biok
aina saiatu ezkero! (bis)