Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1999-03-19 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1999-03-19 Irun Jaialdia
Conductor/a
Larretxea, Patxi
Bertsolaris / Autores
Mendiluze, Aitor
Murua, Iñaki
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuek bi korrikalari zarete, baina berezi samarrak. Herrietan-eta jende askok parte hartzen du Korrikan, baina izaten dira oso jende gutxi ibiltzen deneko lekuak ere. Zu, Iñaki, mendian gotti, lekukoarekin izerdi patsetan, zoazen korrikalaria zara, eta zu, Aitor, munduko kros txapelduna. Elkarrekin topo egin duzue, eta zuen solasaldia.

Descripción

Melodia
Kantore berri xarmant batzuek
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1999-03-19 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Iñaki Murua

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendiluze:
Mendian gora bagoazela
alkarren pare azaldu,
zu ikusita nik nekatzeko
bildur guztia det galdu;
hori da hori izerdi pila,
ezin nezake igualdu,
eskuan dezun testigu horrek
hainbesteko karga al du? (bis)

Murua:
Karga dexente, zama astuna
daukat eskutan jarrita,
bizibidea korrikalari
ez dut neuretzako maita;
bainan presa ta lasaitasunak
nigan kontraste polita:
euskera lasai bizi izan dadin
ari naiz beti korrika. (bis)

Mendiluze:
Korrika ari zerala baina
hori nekatuan traza!
Urruti dezu indarra eta
estua dezu arnasa;
ta euskerari eingo diozu
nahiko mesede eskasa,
egun osoan ez zera izango
hitz egiteko kapaza. (bis)

Murua:
Zuk ere isilik hobe zenduke
mingainaren maratila,
prenda hartzeko moduko ez da
nere jarrera umila;
aldapan gora testiguakin
nere egoera da zaila,
euskeran alde nekatzen naiz ni
ta zu diruaren bila. (bis)

Mendiluze:
Egia da bai nere saria
izaten dela dirua,
korrikatikan ateratzen det
nik nere bizimodua;
baina ikusita hunkitu egin naiz
eta heldu zait ordua,
ez det lekuko hutsa izan nahi,
utzidazu testigua. (bis)

Murua:
Korrikalari batzuk bederen
zentzu pixkat badaukate,
nahiz ta batzutan zeuen buruaz
gehitxo arduratzen zerate.
Erdibanatu testiguan zama,
ez da geu biontzat kalte,
segi korrika ta ez gelditu
euskera askatu arte! (bis)