Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1999-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Patxi Etxeberria

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1999-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia
Conductor/a
Aiestaran, Iñigo
Bertsolaris / Autores
Agirre, Joxe
Etxeberria, Patxi
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Sarritan entzun izan dut, gizona hirurogeita hamar urtera iristen denean, ajea besterik ez duela izaten. Zuek itxura txarrik ez daukazue, baina minen bat, ezinen bat, oinazeren bat izango duzue. Nola bizi da gizona hirurogeita hamar urtera inguratzen denean?

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1999-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Patxi Etxeberria

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Etxeberria:
Aitortzen degu ez geradela
zenbait gazte bezin abil,
jaunari eskerrak neroni ere
gaur ederki xamar nabil.
Honi begira egoten naiz ta
beti serio ta umil,
hirurogeita ta hamar urtekin
gazte bat bezela dabil.

J.Agirre:
Bainan urteak ez dira izaten
alperrikan pasatuak,
garai bateko kontuak daude
orain bapo aldatuak.
Hemen aitonak ez gaude noski
figura ederra hartuak,
gogor ziranak bigundu eta
biun ziranak gogortuak.

Etxeberria:
Beti izan naiz arretatsua
lagunarekin fijatzen
ta telebistan ere egon naiz
Agirre hau bijilatzen.
Pentsatu nuen "aitona hori
batere ez zaigu zahartzen";
betaurrekorik jantzi gabean
ari zan sega pikatzen.

J.Agirre:
Joxe Agirrek lehen ere segak
sarri pikatuak ditu,
iritzira ere ondo jotzen det
nahi baldin baezu aditu.
Bainan brilua aldegina zait,
zimurturak ugaritu;
aizazu Patxi adarra jotzen
albotikan ez aritu.

Etxeberria:
Hainbat urtetan lagun izanda
begira egon natzaio,
demonino hau beti sasoian,
nik ez dakit zer arraio!
Atzen urtetan bertsotan ondo
bainan gauza bat gerta'io,
nik ikusi det eta andrea
kejatutzen hasi zaio.

J.Agirre:
Noizbaiten izan ote zera zu
andreangana juanik,
ez det esango bate kejarik
kontatuko ez duanik.
Egia da bai merezi baino
hobea hartu nuan nik,
bainan andrerik bai al da inor
gizona famatzen dunik?

Etxeberria:
Hau han ez zegon egun batian
biok hitz egin genduan,
ta esan ziran "nere senarra
Patxi zuk behar zenduan";
nik esan nion " ez zera egongo
kejatutzeko moduan?";
erantzun zidan " aspertu egin naiz
aitona horren onduan."

J.Agirre:
Ikasi zazu auzokoari
pake-pakean uztera,
zu joan al zinan zeure tipoa
andreai erakustera?
Ta iluntze hartan neri andreak
hola esan ziran ostera:
"Diferentzia haundirik ez da
aiton batetik bestera".