Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1999-06-27 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1999-06-27 Zarautz Jaialdia
Conductor/a
Epelde, Imanol
Bertsolaris / Autores
Agirre, Joxe
Lizaso, Sebastian
Ejercicio
Binaka gai-librean puntutan
Tema propuesto
Gai librean.
Gaiari oharrak
LIBREAN

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1999-06-27 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Sebastian Lizaso

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S.Lizaso:
Hirurogeita hamar urte
ta sasoi betean,
J.Agirre:
zein engainatuko dezu
hori esatean?
S.Lizaso:
Egia da eta ez da
zuretzat kaltean
J.Agirre:
ia sinisten dizuten
halakoen batean.

J.Agirre:
Aitona aitona da
hori ezin uka,
S.Lizaso:
baina honek aitonaren
plantik ez daduka.
J.Agirre:
Nere partez sasoia
orain honek dauka,
S.Lizaso:
oraindik ondo egiten du
bertsotan burruka.

S.Lizaso:
Beti umil papelean,
hau da axeria!
J.Agirre:
Beste izenikan ez al det?
hau da mixeria!
S.Lizaso:
Inork ez zaitu etzan ta
ezin exeria,
J.Agirre:
nik daukat kontua ta
zuk kategoria.

J.Agirre:
Xebastian beti degu
gizon sonatua;
S.Lizaso:
baina zertarako da
oker famatua?
J.Agirre:
Lanian behintzat zera
gutxi penatua,
S.Lizaso:
Gutxi egin ta ondo bizi
nere sekretua.

S.Lizaso:
Hori gezurra denik
nik ez det esaten,
J.Agirre:
ia segitzen dezun
holaxen izaten.
S.Lizaso:
Zuk'e ikasiko dezu
halakoren baten!
J.Agirre:
Gurasoak sihaska onean
zu hazi zinuzten.

J.Agirre:
Berez mardula da ta
etxe onekua
S.Lizaso:
eta gosea gutxi
sufritutakua.
J.Agirre:
Zu bezela ez da izan
aldamenekua;
S.Lizaso:
txekorrikan bai al dezu
zuk nik ainakua?

S.Lizaso:
Morroia ere ez da
ez langile fina,
J.Agirre:
bere denboran hori
gauz gutxi egina.
S.Lizaso:
Hutsa litzake zedorri
langile bazina!
J.Agirre:
Nik pentsatzen dedala
Peña ere berdina.

J.Agirre:
Beraz amorratua
ni ez naiz lanian,
S.Lizaso:
lanaren igesi zabiltz
juan dan aspaldian;
J.Agirre:
eta aitona gainera
erdi agonian,
S.Lizaso:
Joxe ez al zera bizi
parrandan mendian?

S.Lizaso:
Beti etxetik kanpora
atzakian bila,
J.Agirre:
bera ere hortan da hau
gizon bat abila;
S.Lizaso:
hargatikan sortzen degu
hainbat iskanbila;
J.Agirre:
nik ez diot sinisten ta
hor konpon dadila.

J.Agirre:
Etxetikan kanpora
dauka honek sona,
S.Lizaso:
hori ez al da izaten
beti're gozona?
J.Agirre:
Kanporako jatorra,
etxian ez ona
S.Lizaso:
eta ni bezin golfoa
ez al da aitona?

S.Lizaso:
Sekretuak kontatzen
zertarako ari?
J.Agirre:
Alde batera arrazoi
eman dezu hori.
S.Lizaso:
Azkena eman behar
hasten dan lanari,
J.Agirre:
horrek ematen digu
nahikoa komeri.