Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1999-05-08 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Enbeita, Beñat Gaztelurrutia

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Udabarriko Bertso Saioak (15. 1999. Bilbo)
Actuación
1999-05-08 Bilbo Jaialdia
Conductor/a
Aurrekoetxea, Leire
Bertsolaris / Autores
Enbeita, Oihane
Gaztelurrutia, Beñat
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zu, Oihane, Arkaitz Estiballesen agenda zara eta zu, Beñat, Arkaitz Ugartetxearena. Zein dago okupatuago ondorengo egunetan?

Descripción

Melodia
Dama gazte xarmant bat
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Edukiari buruz

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1999-05-08 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Enbeita, Beñat Gaztelurrutia

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gaztelurrutia:
Sarritan eukitzen nau
nunbaiten galduta,
gero eskutan hartu
ta zenbat burruka!
Gure Arkaitz ez dabil
horren lanpetuta,
honek siesta ere
apuntatzen du-ta! (bis)

O.Enbeita:
Ezin heldurik dabil
eta ez da jausten,
bere ibilbidea
ezin baitu eten,
baina toki askotara
ez zaigu joaten,
sarritan bainago ni
komisari baten. (bis)

Gaztelurrutia:
Gure Arkaitzen denak
kontatu beharko,
hala agindu dute
gutxienez gaurko:
amodio kontutan
ikusten dut txarto,
neska izenik behintzat
ez du jartzen asko. (bis)

O.Enbeita:
Miren, Gotzone, Ana,
Marta eta Lurdes,
honek agenda dauka
betea izenez;
nobia bat lortzea
ez daduka errez,
lekua apuntatzen du
baina ordua ez. (bis)

Gaztelurrutia:
Arkaitz aspaldi baten
zitzaigun nagitu,
baina Estiballesek
ondo errenditu;
neska izen ugari,
ia ezin kabitu!
Lahengusina guztiak
apuntatzen ditu. (bis)

O.Enbeita:
Lehengusinekin ezin
egin baita plana,
bi mutilek gaurkoan
falta dute dama;
ta areagotzeko
gure Arkaitzen drama,
telefono bakar bat:
Ugartetxeana. (bis)