Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1999-11-20 Donibane Lohizune Lagun-artekoa [Bertsoa] / Igor Elortza

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1999-11-20 Donibane Lohizune Lagun-artekoa
Conductor/a
Soubelet, Xabier
Bertsolaris / Autores
Elortza, Igor
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Mitxel Labegerie euskal kantu berriaren aita izan zen. Gero Ez dok hamahiru, Laboa, Lertxundi, Lete, Errobi; geroxago Itoiz, Ertzainak, euskal rocka eta orain Su ta Gar, Koma eta abar. Zu, Igor, euskal kantu hori zara, Labegeirerekin hasi eta rock gogorrean bukatu duzuna. Kontatu zure bizia

Descripción

Melodia
Bihotz gureko Tolosa zaharra
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1999-11-20 Donibane Lohizune Lagun-artekoa [Bertsoa] / Igor Elortza

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Guzti hau hasi izanaz noski
Labegeire da errudun,
berarengandik gaur egunera
beste horrenbeste lagun;
ta noski euskal kantagintzak hor
horrela behar du jardun,
garaietara egokitu ta
garaikoeri erantzun.

Garai denetan izan ditut nik
batzuk kontra, batzuk alde,
baina aurrera egin dut eta
ez da gertatu debalde.
Gaur honeraino iritsi gara
ta gauden bezala gaude,
orain aurrera segi behar da
atzekorik ahaztu gabe.

Hamaika jende irrian eta
negarrez hor ikusi nik!
Aurrera ere jarraitu nahi dut
sentimenduei loturik.
Gaur egun ere hor ari gara
nortasuna landu nahirik,
kantatzen duen herriak beti
iraungo baitu bizirik.