Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1999-09-13 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1999-09-13 Bermeo Jaialdia
Conductor/a
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Iturriaga, Unai
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Unai Aita Santua eta Andoni Bermioko parrokoa. Agindu berria dakar gaur Aita Santuak: "Hemendik aurrera ez dago infernurik".

Descripción

Melodia
Dama gazte xarmant bat
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1999-09-13 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Aita Santu naukazu
erabat eginda,
zure enziklika dut
oraintxe jakin-da!
Kanpaiak martxan jarri
horrek eraginda,
nik ulertu dudanez
infernua hil da. (bis)

Iturriaga:
Sermoiak bideratu
oin zerura, gora,
trinitaterantza ta
gero Jangoikora;
infernu berba bialdu
bibliatik kanpora,
bestela gure enpresa
hara joango da! (bis)

Egaña:
Askotan hartu det nik
sermoietan parte,
infernua aipatzen
nien nik gaur arte;
orain zuzentzen badut
neuretzako kalte,
gezurtia naizela
esango didate. (bis)

Iturriaga:
Inor ez eleizan ta
bizi gendun drama;
laster aldatu dogu
gure panorama;
ardo ona erosi,
Riojan dauen dana
ta elizara doanai
eman trago bana. (bis)

Egaña:
Gure Aita Santu hau
ze gizon gaixua!
Ez daki ez Bermion
daukadan kasua:
denei ematekotan
nik ardo goxua,
erosi beharko nuke
Rioja osua! (bis)

Iturriaga:
Ez dakit zela esan
hurrengo kontua,
ez naz laburra eta
zu ez zara tontua,
baina ni zelan nazen
gaur Aita Santua,
legalizatu dala
fornikamentua. (bis)

Egaña:
Fornikazio hori
lehengoan mantendu,
hutsa litzake lehendik
probatu ez bagendu!
Juan Pablo seigarrenak
ze atarramendu,
hiltzera doanean
infernua kendu! (bis)