Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1999-03-27 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1999-03-27 Bergara Jaialdia
Conductor/a
Garzia, Joxerra
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Lizaso, Sebastian
Mendiluze, Aitor
Peñagarikano, Anjel Mari
Sarasua, Jon
Ejercicio
Seinaka gaia-emanda besteak bati
Tema propuesto
Badakizu gizarte modu honek gauza on asko sortu dituela, baina gaixotasun berriak ere bai. Horietako gehienak buru aldekoak omen dira, estresak, depresioak eta horrelakoak. Gaixotasun horiek sendatzeko medizinaren alor berri bat sortu da eta sekulako dirutzak ordaintzen dituzte aberatsek, depresioekin-eta daudenean; eta mediku horiek daukaten filosofia zera da: gauza guztien alde ona ikusi behar dela, desgraziarik handienean ere badagoela alde ona, eta horri begiratzen irakasten dute. Medikuntza berri horretako medikurik ospetsuena Andoni Egaña doktorea dugu. Beste hauek, berriz, denak gaixo daude eta kontsultan hartuko ditu banan-banan. Desgraziak, depresioak, beren neurak kontatuko dizkiote eta ea Andonik erakusten dien desgrazia horien alde ona.

Descripción

Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1999-03-27 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Neurria: 8ko nag.
Doinua: Balentin Berriotxoarena

J.Sarasua:
Mediku jauna zure aurrean
nahi nuke negarrez hasi,
depresioak jota naukazu
burua hiltzear kasi.
Haur txiki baten aita izan naiz,
etxean dut bizi-bizi;
lagun txar batek esan berri dit
igoal ez dula merezi. (bis)

Egaña:
Ohetik jeiki, ura berotu
edo esnea bestela;
ondoren berriz ahal dan goxoen
aldatu bere pardela.
Ni ohartzen naiz dabilkizula
lantegi zail ta itzela,
baina bentaja: orain etxean
bi ume bazeratela. (bis)

Neurria: 10eko txi.
Doinua: Antton eta Maria

Mendiluze:
Ezin det depresio
honetatik irten,
biderik ba ote den
ez dakit dakiten.
Saiatzen naiz besteei
hori ekiditen;
arazoak entzuten
beti det jakiten,
ta neri inork ez dit
kasurik egiten. (bis)

Egaña:
Deprimituta zaude
Mendiluze, klaro,
bakartian txokoan
zabiltza zeharo;
zure problemak ezin
besteri igaro,
baina alderdi on bat
horretan badago:
kontseju txarrik behintzat
ez dezu izango! (bis)

Neurria: 8ko nag.
Doinua: Balentin Berriotxoarena

Irazu:
Gozamena det ohe goxoa
ta zoriona teilatu.
Azkenaldian galdera zailak
nere barruan pilatu,
gaixotasunen soka luzea
barruan korapilatu;
negar eiteko desgrazi bat nahi
eta ezin det bilatu! (bis)

Egaña:
Iruditzen zait dakarkidala
gaixotasun bat mardula,
holako pizti arrarorikan
ez det ikusi sekula.
Negar eiteko desgrazirik ez,
Irazu bejondeizula!
Bentaja dezu zure etxean
telebistaik ez dezula. (bis)

Neurria: 8ko txi.
Doinua: Mando baten gainian I

Peñagarikano:
Nik beti egiten det
bijili ta barau.
Lehen txakur bat maite nuen
"guau, guau, guau, guau, guau, guau",
baina altan jarri da
ta utzi egin nau.
Nola konpon dezaket
nere arazo hau?

Egaña:
Bizitza zakurra ta
txakurra penetan,
halaxe azaldu zait
konsulta honetan.
Honek alderdi onik
ez dauka benetan,
hau sartzen da medizinan
salbuespenetan.

Neurria: 10eko nag.
Doinua: Mutil koskor bat itsuaurreko.

S.Lizaso:
Lehen eztarritik operatua
hamahiru bat urte edo
eta geroztik rebisioak
egiten ditut urtero.
Azken boladan farinjitisak
sortu dit hainbat endredo
eta daukadan kezkaren kezkak
ia bihurtu nau ero:
bertsotan nola jarrai dezaket
ahotsa galdu ezkero? (bis)

Egaña:
Hainbat urtetan nabarmena da
zure ahots desgastea,
garai bateko joritasuna
dezu gaurko eskastea;
ahotsa berriz ondu liteke,
zaudela lasai gaztea.
Gaixotasunak ez du ordea
alderdi dena tristea:
mundu hontako zoriontsuna
orain zure emaztea. (bis)