Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1998-06-06 Ibarra Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Legarreta "Arano", Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1998-06-06 Ibarra Jaialdia
Bertsolaris / Autores
Legarreta, Xabier "Arano"
Peñagarikano, Anjel Mari
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuek aitona-bilobak zarete, Peña aitona eta Arano biloba. Ustekabean farmazian topo egin duzue; Peña Viagra kaxa bat eskuan duela eta Arano kondoi kaxa bat duela.

Descripción

Melodia
Ai gure antzinako
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1998-06-06 Ibarra Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Legarreta "Arano", Anjel Mari Peñagarikano

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Peñagarikano:
Hemen gertatzen da bai
hamaika istori, (bis)
kontsejua emanez
zenbait gaztetxori;
horrelako kasoak
hain daude ugari!
Ni hemen nabilenik
ez esan inori;
bainan zu zertan zabiltz
gazte alu hori? (bis)

X.Legarreta:
Gaztea zer dabilen
doakizu aurrez; (bis)
zuk ere ez zabaldu
gehiegi mesedez.
Farmazik soluzio
bide bat direnez,
hemen elkartu gera
biok larunbat goizez;
nik ez det Viagraik behar
zuk kondoirik'e ez. (bis)

Peñagarikano:
Pastilla hauek modan
jarriak aspaldi (bis)
ta aspaldian nebilen
mantso eta nagi;
ezer ez egiteko
ahalegin ugari;
ez diot ez esango
nere alabari
ta zuk ere ez esan
zure amonari. (bis)

X.Legarreta:
Amona jakitean
jar leike erreta, (bis)
ez diot luzatuko
hari berriketa;
baina zureak ere
sortua dit kezka,
alperrik egin dezu
farmazira buelta,
zugana ez da inor
hurbilduko eta. (bis)

Peñagarikano:
Aspaldian haundiak
gabiltza ikusiz, (bis)
ahaleginak eginez
ni behin eta berriz.
Hemendik hartuko det
nik pare bat dosis,
ia indartzen naizen
ni horiei eutsiz;
bestela hartuko det
koka edo estasis! (bis)

X.Legarreta:
Edozer hartze horrek
hamaika endredo; (bis)
esan leike dagola
aitona hau ero!
Larogei urterekin
jarri nahi du bero;
zoaz hemendik etxera,
ez ezer espero,
presa alperrik baita
ura joan ta gero. (bis)

Peñagarikano:
Nik ondo bete nahi det
aitonan papela, (bis)
pastilen bila alperrik
nabil ni bestela.
Nik ez nuke izango
palanka motela
eta indartuko zait
azpikoa bela,
jarri Ana Belen titik
bistan dituela! (bis)

X.Legarreta:
Aitonak bota ditu
gaur gezurrak mila! (bis)
Eta hartu nahi luke
Viagra borobila;
efektua ezin du
nahi hainbeste bila;
asuntua ez zazu
hola korapila;
uste nun zentozela
aspirinen bila. (bis)