Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1998-03-28 Bilbo Sariketa [Bertsoa] / Leire Bilbao, Iñaki Gonzalo

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
BBK Sariketa (6. 1998)
Actuación
1998-03-28 Bilbo Sariketa
Conductor/a
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Autores
Bilbao, Leire
Gonzalo, Iñaki
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zu, Iñaki, azken hiru asteburuetan ez zara etxetik afaltzen agertu; ez duzu abisatu be egin. Leire amak dinotsu, gaurtik aurrera ez dabela berak ez afaririk ez bazkaririk prestatuko.

Descripción

Melodia
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1998-03-28 Bilbo Sariketa [Bertsoa] / Leire Bilbao, Iñaki Gonzalo

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gonzalo:
Amatxorekin topatu naiz ni
sukaldean buruz buru;
esan didanak baina ez dit sortu
behar zuen beste apuru;
Afari gehiau ez prestatzea
da zuk daukazun helburu;
gazteak gara eta bizia
ondo aprobetxau behar dogu. (bis)

Bilbao:
Nire semeak egiten ditu
ez dakit zenbat pekatu;
amatxorekin ere ez dauka
honek behar hainbat tratu.
Zuk niri penak ez eidazuz ez
momentu hontan kontatu;
nik be ez dot nahi nire bizitza
jana egiten pasatu. (bis)

Gonzalo:
Dirudienez nire amari
ematen dizkiot lanak,
egun denetan berak prestatu
behar dizkit eta janak;
baina gaur ez nau asko arduratu
berak lehenago esanak;
goxoagoak prestauko dizkit
neure nobiaren amak. (bis)

Bilbao:
Honek amatxo ez du sekula
ere hartu gero aintzat
eta semea ondo dabilen
neure zalantza badaukat;
mutil txintxoa izan zaitez zu
eta diotsut gauza bat:
zure nobian etxean gero
harrikoa egin behintzat! (bis)