Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1998-12-22 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1998-12-22 Arrasate Jaialdia
Conductor/a
Sarasua, Jon
Bertsolaris / Autores
Lujanbio, Maialen
Peñagarikano, Anjel Mari
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Jakingo duzue bailara honen ostean dagoen Elgea mendi-lerro horretan parke Eolikoa egitekoak direla. Urte askotan mendi hauetan ibili den mendizale bat da Maialen, eta ikusirik laster obrak egiten hasteko arriskua dagoela, inguru horri azken agurra egitera atera da errotek itsusitu baino lehen. Mugarriluzeko mugarrira iritsi eta berriketan hasi da Peñarekin; zahatoa eman dio, mokadu bat elkarrekin egiten ari direla, jakin du Peña obra hori hasiko duen injinerua dela. Bion arteko elkarrizketa.

Descripción

Melodia
Nafarroako mendi gainetan
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1998-12-22 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lujanbio:
Ez nuen uste a ze sorpresa
holakorik zinanikan!
Diru mordo bat ta proiekto bat
ei dezu zure patrikan;
bizi guztian mendirik mendi
gabiltzanak hain pozikan,
ez degu ulertzen ta ez degu nahi
burdinezko zuhaitzikan. (bis)

Peñagarikano:
Aizu neskato postura hortan
hizketan ez zaitez hasi;
honek pagoa eta haritza
ezin baititu bereizi.
Eolikoak jarriko dira,
inork ezin galerazi;
edertasunik ez du galduko
ta gauza asko irabazi. (bis)

Lujanbio:
Itxuraz gure mendi kaskotan
mila errota egoteak
utziko ditu gutxi batzuen
patrikak ondo beteak.
Gogoan daukat ze amets zitun
La Manchako arloteak;
amets gutxi ta interes asko
oraingo Don Quijoteak!

Peñagarikano:
Ekolojista omen zera zu
eta guztiz nabarmena;
inolaz ere ez dezu onartzen
eoliko ta antena.
Ni Quijotekin parekatu nahi,
horrek ematen dit pena;
ni Quijote bat izan naiteke
baina Panzaik ez duena. (bis)

Lujanbio:
Don Quijotea zarela esan det
itxuraz Panzarik gabe;
Panza beharrik ez daukazu zuk,
ederki beteta zaude!
Holako gizon interesdun bat
maiz izan det parez pare,
dirua atera nahi diotenak
baita haizeari ere! (bis)

Peñagarikano:
Txakurrarekin ibiltzen zera
sarri hona eta hara
ta txakurrari eman diozu
hemen kristoren pasara;
ta diozunez hondatu leike
mendi hontako patxara;
aizu papel hoi jaso lurretik
hain garbizale bazara! (bis)

Lujanbio:
Bere morala ukitu det ta
harrotu egin da berriz;
proiektuaren defentsan ozen
hitz egin du mila aldiz;
orain papera jaso dezadan
harrosko egiten dit hitz;
asko esan gabe jaso izango zun
billete bat baldin balitz! (bis)

Peñagarikano:
Zuk diozunez lasaitasuna
laster izango da murritz
ta ez omen da hemen izango
ez pago eta ez haritz;
ta orain berriz hain lotsagabe
zergatik egin dezu hitz?
Berak lurrera ez zun botako
billetea izan balitz! (bis)