Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1998-07-25 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Juan Mari Narbaiza, Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1998-07-25 Errenteria Jaialdia
Conductor/a
Maritxalar, Jose Luis
Bertsolaris / Autores
Narbaiza, Juan Mari
Sorozabal, Jokin
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Hogeita bost urte dituzu Jokin; karrera bukatua duzu, masterra aterea, informatikan jantzia zaude, ingelesa, frantsesa eta alemaniera menderatzen dituzu, baina lanik ez duzu eta bila zabiltza. Zu, Narbaiza, enpresa bateko nagusia zara; lana bai baina soilik hilabeterako eman omen dezakezu.

Descripción

Melodia
Uso zuri bat inguratu zait A
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1998-07-25 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Juan Mari Narbaiza, Jokin Sorozabal

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sorozabal:
Ikasi eta ikasi jardun
eta hau da egoera!
Egun batean heldu naiz honen
lantegi horren atera.
Asko iritzian kontratu hori
luzatu hilabetera;
lanean hasi baino lehenago
bialdu nahi nau etxera!

Narbaiza:
Zuk dadukazun animoakin
mundu honetan akabo;
gaur zoritxarrez bizi gerade
ezintasunan esklabo.
Hilabeteko kontratuakin
neu ere kezkatan nago;
nik ahal dudana eskeintzen dizut
ezin dezaket gehiago.

Sorozabal:
Gezurra da hori zuri gaztea
ez zaizu ezer inporta;
ez da juxtua gaur egunean
eiten dan kontratu mota;
gaur langilea pañuelo baten
trazan jarria dago-ta:
behar denean hartzen dute ta
erabili eta bota.

Narbaiza:
Era horretan ez zaite mintza
ene gaztea mesedez;
gu ez gabiltza nere kasuan
tranpa zikin hoiek gordez.
Baina denbora jarri nahi nuke
nik epaile edo juez;
hilabetean proba behar det
balio dezun edo ez.

Sorozabal:
Hizketan behintzat erakusten du
behar aina errespeto;
ikusi nahi du ni prestakuntzan
ote nagoen konpleto;
hiru karrera ta bi hizkuntza,
prestatu al leike hobeto?
Zer kristo egin behar da hemen
baliua izateko?

Narbaiza:
Ze kristo egin behar ote dan
hasia zera galdetzen;
ze kristo egin behar danekin
ni neu ez nauzu kezkatzen;
baina denbora beharko dezu
nere lantokian sartzen,
porrero itxura beste gauzarik
nola ez dizudan hartzen.

Sorozabal:
Banekien bai hartu zidala
honek neri juzku txarra;
esplikazio batzuk ematen
zertan gastatu indarra;
beste askoren neurrikoa da
nik daukadan ezbeharra,
ta INEMeko zerrendan daukat
kontrato fijo bakarra.

Narbaiza:
Honen kontua beti hauxe da:
Jainko berbera norbera;
eta besteok itxura danez
zerri haundi batzuk gera.
Utzi kontua ta berriketa,
segi ezazu lanera;
hizketaldi hau luzauko degu
hemendik hilabetera.