Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1998-05-16 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Oihane Enbeita

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1998-05-16 Donostia Lagun-artekoa
Conductor/a
Galparsoro, Antton
Bertsolaris / Autores
Enbeita, Oihane
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Aldizkarietan nahiz kalean askotan irakurri eta entzun dugu emakumeak multiorgasmikoak zaretela eta abar. Egia al da? Batzuek beharbada bai, asko ez. Zuk zer diozu?

Descripción

Melodia
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1998-05-16 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Oihane Enbeita

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mutilarekin sexu jokoan
ni askotan naiz saiatzen,
multiorgasmo kontua ere
errebistak du aipatzen.
Emakumeon gorputza nola
horren polita sortu zen,
orgasmorako hainbeste puntu
nik neuk badauzkat hain zuzen;
zoritxarrean mutilak ez du
bat bera ere aurkitzen. (bis)

Esan dudanez ez du aurkitzen
nahiz ta askotan bilatu,
ez du aurkitzen, ez du aurkitzen
nahiz ta askotan saiatu;
ta horregatik positiboan
ezin dut orain kantatu,
azken finean irtenbide bat
beharko nuke topatu:
multiorgasmiko gorputz batean
autoplazerraz gozatu. (bis)