Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1998-09-14 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1998-09-14 Bermeo Jaialdia
Conductor/a
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Sarasua, Jon
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuek biok oporretan joanak zarea; beroa, eguzkia lihor...eta halako batean, hondartzan Jonek bizkarrean krema emoteko eskatu dautzu, Andoni.

Descripción

Melodia
Uso xuria errazu A
Nombre de la estrofa
KOPLEN MULTZOA

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1998-09-14 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua

Nombre de la estrofa:  KOPLEN MULTZOA 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.Sarasua:
Hor goian eguzki txarrak
baditu kriston indarrak; (bis)
aizazu kalbo krema beharra
badauka nere bizkarrak
eta mesedez egin itzazu
mugimentu zirkularrak. (bis)

Egaña:
Gaur eguzkia jo ta su,
goitikan dago indartsu; (bis)
lagun Txikito bizkarra oso
dotorea dago aizu,
eta gainera titixorroen
markarikan ez daukazu! (bis)

J.Sarasua:
Kalboa daukat aldean
eta ni krema galdean; (bis)
krema zuk goian eman lehenengo
ta gero bizkarran behean,
eta oraindik sobratzen bada
emaidazu kanalean. (bis)

Egaña:
Bera da hitzaren jabe
ta ez du jardun xuabe; (bis)
laguna zaitut eta galdera
egingo det lotsagabe:
hortikan krema behar izateko
minberatuta al zaude? (bis)

J.Sarasua:
Ondo dezu lana bete,
ene zenbat krema pote! (bis)
Zure eskuak sentitu eta
zeruan naukazu maite;
Anasagasti bezelakoek
beti eszitatu naute. (bis)

Egaña:
Ni're gustora samarrik
ez bainaiz jardun alperrik. (bis)
Lehen grano txiki asko zenitun,
orain haundi bat bakarrik;
eszitatuta zeundela oso
ez zegon esan beharrik! (bis)

J.Sarasua:
Eman didazu plazerrik
ta ez da izan alperrik; (bis)
Haseran krema ez nuen behar
atzekaldean bakarrik,
baina jadanik aurrekaldean
ez daukat krema beharrik. (bis)

Egaña:
Ni nengoen horretxen zai,
hartu nun zerbaiten usai. (bis)
Krema potea bukatu da ta
goazen nere etxera, ai;
nata pote bat badaukat eta
mermeladana ere bai. (bis)