Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1998-11-13 Ataun [Bertsoa] / Joxe Agirre, Joxe Munduate

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1998-11-13 Ataun
Conductor/a
Aizpurua, Jon
Bertsolaris / Autores
Agirre, Joxe
Munduate, Joxe
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
San Martingo elizan izan zareten aitona eta biloba zarete: Agirre aitona, Munduate biloba. Limosna botatzerakoan aitonak mila pezeta bota ditu; bilobak, berriz, botatzeko keinua egin du baina ez du bota.

Descripción

Melodia
Eguna pasa nekean eta
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1998-11-13 Ataun [Bertsoa] / Joxe Agirre, Joxe Munduate

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.Agirre:
Biloba maite edukazioz
nahiko arlote zaude zu;
gaur ere aitonak ejenplu ederra
eleizan emana dizu!
Kinu eginda zuk bandejari
gaur uko egin diozu;
halare ondo han dagonetik
zerbait hartu ez badezu! (bis)

Munduate:
Hara aitona nere patrikak
dabiltza nahiko arlote;
igandetako paga hori're
erdira jetsi didate.
Ebanjelio santua zuk'e
ez dezu irakurri bate,
borondatea erakustea
nahikoa dala diote. (bis)

J.Agirre:
Aizu gaztea aitona zaharrai
zertan hitz egin alperrik?
Ez zazu esan ez dezula egin
gaurkoan ere okerrik;
borondatea aitatu eta
bai propaganda ederrik,
baina munduan bizitzeko ez da
borondatea bakarrik! (bis)

Munduate:
Zuk mila pezta eman dituzu,
badezu nahiko atsegin;
poltsa ondora pasa didate
eta nik berriz huts egin!
Baina honutza etortzeko ere
egin det nahiko ahalegin;
elizaraino etorritzea
ez ote det asko egin? (bis)

J.Agirre:
Goguaz kontra etorri zera
beste askoren antzera;
parranda bidez iristen zera
negargarrizko trantzera;
gauerdialdean etxetik erten,
egunsentian etxera,
berriz'e poltsa hustuko zaizu
hola ibiltzen bazera! (bis)

Munduate:
Poltsa hustuta edukitzea,
horretan dago kakoa;
diruak hartu-emanean du
mundu hontako jokoa.
Lehenago ere gure elizak
badauka diru nahikoa;
bilobak pozik hartuko zuen
zure mila peztakoa! (bis)

J.Agirre:
Aiton-ilobak hementxen gaude,
biok Joxe eta Joxe;
nik emandako limosnatikan
zuretzat ez dator eze;
apaiz jaunari eskau zaiozu,
emango dizu belaxe,
bainan hura ere diruzalea
zu zeraden bezelaxe. (bis)

Munduate:
Mila peztako txatxu batekin
horrenbeste zalaparta!
Bilobarentzat ezer ez dauka,
besterik ez nuen falta!
Apaizarekin konfidantza du
eta gainera galanta;
alper-alperrik nabil honekin
biak berdinak dira-ta! (bis)