Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1998-03-06 Gaztelu Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1998-03-06 Gaztelu Lagun-artekoa
Conductor/a
Marcos, Jontxu
Bertsolaris / Autores
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Lujanbio, Maialen
Mendiluze, Aitor
Ejercicio
Hirunaka gaia-emanda
Tema propuesto
Apaizek banatzen dituzten ostiei kaduzitate eguna jartzekotan-edo omen dira. Mendiluze apaiza izango da, Irazu ostia kadukatua eta Maialen kontsumitzaile elkartekoa.

Descripción

Melodia
Manuel Narruk atzo esan dit B
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1998-03-06 Gaztelu Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendiluze:
Ostiak ere hondatzen dira
ta hondatuz gero hutsa;
horrexegatik kalidadea
ekarri degu honuntza;
kaduzidade fetxa delako
hori nahi genduke bultza,
ez dezagula lizuntzen utzi
Jaungoikoaren gorputza!

Doinua: Andre txarraren bentajak

Irazu:
Apaiz on baten buruarentzat
pentsamentu bihurria,
bainan halare aukera-aukeran
ez zaude gaizki jarria;
kaduzidade fetxan idea,
idea izugarria!
Hartzen nauenak hartu nazala
labetik irten berria! (bis)

Lujanbio:
Nik igandero hoi probatzeko
hartzen det nere denbora
ta azkenengo jan nuen harek
ez zian egin mejora;
komonera joan ta isuria
bai behera eta bai gora;
nik pekaturik ez det egin ta
ostiana izango da. (bis)

Mendiluze:
Beraz ostia hartu zenuen
ta estuasun ugari;
komunerako premia laister
omen zenuen nabari.
Jakin ezazu mesede eiteko
hartu behar dela hori,
baina ez dio tripai egiten
baizik izpirituari.

Irazu:
Kaltegarria izan liteke
neretzat hoi esatea;
hiruroita hamar urte pasiak
baina nun dauka topea?
Bizi-bizirik zabaldu zaio
zeruetako atea;
apaizek ere behar lukete
kaduzidade epea. (bis)

Lujanbio:
Kaduzidade fetxa dala ta
aztoratu ingurua,
ostia jan ta nik izandu det
gaizkitutzeko modua;
laroita seian jarrita zeukan
kaduzidade gradua;
fetxa hortakoa izango dezu
zuk Riojako ardua! (bis)

Mendiluze:
Fetxak jartzea komeni bada
jarri genitzake errez,
baina ez zaite nigana etorri
zu hainbesteko haserrez;
urte hortakoak dira bai biak,
arrazoi zenuen berez,
beraz ostiak banatzen ditut
baina ardorik inoiz ez.

Irazu:
Sanidade ta garbitasunak
neri zenbat amenazu!
Fededunaren aho barrutan
badet nahiko enbarazu.
Barrura sartu ta kiatsakin
sartu ahala urtu nazu;
eta zuk ere hurrengorako
hortzak garbitu itzazu! (bis)

Lujanbio:
Ogi itxurako paper bat janda
gaizkitu nitzan lehenbizi
eta nola ez, geroztikan naiz
apaizai kejaka hasi.
Egungo fetxa ogi pusketan
bistan nahi det nik ikusi
ta eskatzen hasiz izan daitezke
txokolate eta guzi. (bis)