Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1998-02-08 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1998-02-08 Zarautz Jaialdia
Conductor/a
Sarasua, Jon
Bertsolaris / Autores
Lizaso, Sebastian
Lujanbio, Maialen
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Maialen Jose Luis Korta izango da, orain arte Orioko entrenatzailea eta orain Castrora joan dena. Hara joan aurretik, ordea, Zarauzko alkate den Imanol Muruarekin egin zuen topo taberna batean. Xebastian izango da Imanol Murua.

Descripción

Melodia
Txoriak eta txoriburuak
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1998-02-08 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lujanbio:
Zarautz ta Orio kilometrotan
nahiz ta ez dauden aparte,
aspaldi hontan ez dute izan
harreman onikan bate.
Ni Oriotik Castrora nua,
patrikak txanponez bete,
baina zuk xoxak eskeini ezkero
Zarautzen gera naiteke. (bis)

S.Lizaso:
Ezin ukatu arraun munduan
badaukazula kemenik;
horiz jantzita ez det ikusten
Joxe Luis zure barrenik.
Zarautzerako proposamena
pozik egingo nuke nik,
Joxe Okerrak (1) emango balit
horretarako baimenik. (bis)

Lujanbio:
Beraz zu ere omen zabiltza
Joxe Okerran menpeko;
Joxe Okerran eskutan ez da
bide zuzenik beteko.
Zure herrian bilatu leike
horrenbeste gazte peto,
nahiz señorito xamarrak izan
arraunian egiteko. (bis)

S.Lizaso:
Aizazu Korta ez zaitezela
zu horren harro aritu,
Zarautz aldean arraun kontuan
badegu hainbat meritu;
azken urtetan zer gertatu dan
edonork lezake beitu:
zuk ezindako bandera danak
Txikik (2) irabazi ditu. (bis)

Lujanbio:
Baina Txiki´re Orion zegon,
hoi esan nahi det aurrenik;
hemen ekipo on bat osatzen
baneukake nahiko penik.
Nahiz ta surfean ta pasiuan
baduten nahiko kemenik,
nik zarauztar bat ez det ezautzen
eskutan kallo bat dunik. (bis)

S.Lizaso:
Ez nuen uste horrelakorik
zenidanikan esango,
proposamena banuen baina
hau entzutean akabo!
"Eskutan kallorikan dadukan
zarauztarrikan ez dago",
zuk ere aurpegian dituzu
eskutan baino gehiago! (bis)

Lujanbio:
Eskutan badet kallorik baina
gogorra daukat azala;
jakin negozio ona egiteko
horrelaxe bihar dala.
Oriotikan ta Aiatikan
mutilak ekarriz hala,
eta Zarauzko pijo jendiak
dirua jarri dezala. (bis)

S.Lizaso:
Zuk dadukazun harrotasunak
neri ematen dit pena;
Castro aldera bazoaz orain
ibilpidean barrena;
zuk ez dakizu zer izan leiken
han daukazun ondorena;
gizakia da nahiz izar izan
aurrena itzaltzen dena. (bis)