Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1997-03-16 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Leire Bilbao, Ibai Esoain

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Orixe Saria (6. 1997. Donostia, Añorga)
Actuación
1997-03-16 Donostia Sariketa
Bertsolaris / Autores
Bilbao, Leire
Esoain, Ibai
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Leire komunera doa presaka eta Ibai dago komunean. "Atera hadi azkar hortik" esan dio Leirek Ibairi.

Descripción

Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1997-03-16 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Leire Bilbao, Ibai Esoain

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Esoain:
Kakalarria neukan
komuna gertuko,
aukera polit horri
ezin egin uko.
Barruan nago eta
ez naiz damutuko,
irtetzeko esanaz
zerbait in orduko,
irtetzen baldin banaiz
ez zera sartuko.

Bilbao:
Komun kanpoan nago
niretzat kaltean,
ez naizela sartuko
dio atakean,
baina ni aurkitzen naiz
neronen nekean,
mutil hau egondu da
sikura betean,
komunera ez da joan
hau astebetean. (bis)

Esoain:
Askotan izaten det
holako joera,
kaka egiten baitet
astetik astera,
behin egiten hastean
dexente gainera.
Hasarre zergatikan
zatozkit atera?
Isilik egon eta
ekarri papera.

Bilbao:
Papera ekartzeko
bera jaun ta jabe,
mutilan hitzak ere
ez dira debalde,
baina ez dut egingo
momentuan alde.
Mutil hau barrutatik
ez dabil xuabe,
berak bota du bonba
bonba bota gabe.

Esoain:
Egoskorra det lepo
gaineko kasketa,
patxaran egotea,
hori nuen meta,
ta berako tronkoak
buelta eta buelta.
Biok behar deu papera,
hau da berriketa!
Jadanikan zuk ere
egin dezu eta.

Bilbao:
Egia da nik jada
ere dut nik egin,
beraz ezin naiz orain
hemendik alde egin,
Ta dena garbitzeko
makinat ahalegin!
Mutil hau nola zegon
nik ez det atsegin:
tapa gainean jarriz
tebeo batekin.