Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1997-04-26 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1997-04-26 Itsasondo Jaialdia
Conductor/a
Mendizabal, Mikel
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Lujanbio, Maialen
Ejercicio
Hirunaka gaia-emanda
Tema propuesto
Maialeni galdera bat egingo diot eta bertso bakarrean erantzun beharko du. Maialenek bota duen bertsoa edo arrazoia mejoratu egin behar du ahal badu, eta Xebastianek Andonirena mejoratu behar du. Zer kolore du miseriak?

Descripción

Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1997-04-26 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lujanbio:
Ia erantzuna ez dan
mailatikan jeisten!
Miseriak ez die
koloreei eusten;
kolore bat izaten
ez diogu uzten,
transparentea dala
pentsatzen naiz hasten,
ikusi nahi ez dunak
ez baitu ikusten. (bis)

Egaña:
Orain alferrikan da
nere aldarria,
listoia altu dago
morenak jarria;
bertso kaxkarragoa
oraingo berria,
baina gorria dela
nago igerria,
denek esaten dute
miseri gorria. (bis)

S.Lizaso:
Koloretan duda da
gauza nabaria,
itxaropena beti
ohi da dotoria,
baina sarri oteak
jaten du loria;
beltzaren bila joan ta
bilatu txuria,
pintoa ez ote da
beti miseria? (bis)