Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1997-02-22 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1997-02-22 Iruñea Jaialdia
Conductor/a
Maia, Jon
Bertsolaris / Autores
Lizaso, Sebastian
Murua, Iñaki
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Beste hizkuntza batzuen aldean berandu, 1945ean, argitaratu zen euskarazko lehen liburua. Geroago, 1643.urtean, Axularren Gero liburua argitaratu zen eta bertan, Sarako erretoreak kontatzen du zein txarra den lanak gerorako uztea, ez omen da zilegi. Zuek biok garai hartako bi gizon zarete, liburua irakurri berri duzue eta Iñaki ados dago liburu horrek dioenarekin, "ezin dira gauzak gerorako utzi". Xebastianek, berriz, patxadaz hartzen ditu lanak, eta jakina, ez dator bat liburuan irakurri duenarekin.

Descripción

Melodia
Nere gogoa hegan dijoa
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1997-02-22 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iñaki Murua

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Murua:
Gu euskaldunok berandu gabiltz,
ditugu urrats gazteak;
liburugintzan ere aurrera
doaz batzuk ta besteak;
ingurukoak indartzen eta
guretzat une tristeak;
arerioak indartzen ditu
lanak geroko uzteak.

S.Lizaso:
Biok zalantzan jartzeko aski
hemen pare bat liburu,
baina arrazoi nik daukatela,
horretan nago aburu.
Bizimodua patxaran hartu,
hauxe da nere helburu,
geroa beti zalantza baita
eta gaurkoa seguru.

Murua:
Bainan lehenak erakusten du
sarri gaurkoak adina,
ta huts batzuek mugitu ezkero
ez ditzaket imajina.
Sutan erretzen ikusi degu
hortxe lehenago sorgina;
horrelakorik ez zan pasako
garaiz elkartu bagina.

S.Lizaso:
Utzi geroa, konpon ditzagun
guk oraingo harremanak,
geroko ustez bizitakoak
asko baitira juanak.
Lehen bezelaxe nik egunero
egin nahi nituzke planak;
ezustekoak jasotzen ditu
ametsetan bizi danak.

Murua:
Ametsak onak izan litezke,
nik hala diot irizten,
bainan geroko uzteak ez du
ez amets ta ez ezer pizten.
"Korrikalari denak helmugan",
nik ez dut hori sinisten,
bainan begira dagoen hura
sekula ez da iristen.

S.Lizaso:
Nere bidetik urrun zabiltza,
erreza da antzematen,
eta laguna zail dadukazu
bizimodu hau jasaten.
Lehenago ere ez ziran gero
alferrik jardun esaten!
"Orain jatorrik ez dun herriak
ez du gerorik izaten".