Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1997-04-12 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua, Xabier "Euzkitze"

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1997-04-12 Zumarraga Jaialdia
Conductor/a
Sagastibeltza, Juanjo
Bertsolaris / Autores
Sarasua, Jon
Xabier "Euzkitze"
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Herriko kronika osatu behar duzue azkenaldi honetako berriak bilduz.

Descripción

Melodia
Saltarina da txepetxa eta
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1997-04-12 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua, Xabier "Euzkitze"

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Euzkitze:
Azkenaldian herri honetan
bada berri bat fuertea,
hurbil omen da seme kuttun bat
monarkira joatea;
bodan eliza espero dugu
zumarragarrez betea,
boda ederra izango baita,
hain da mutiko maitea!
Ta erdian alkatea.

J.Sarasua:
Beti famatu izan nahi gendun
ta famatu izan ezin,
azkenaldian sortu dan horrek
badakar nahiko medizin;
hitz jokotxo bat berriro ere
suertatu abizenekin:
orain artean mutiko hori
deitze'omen zen Urdangarin,
ta orain Urdangarekin.

Euzkitze:
Ai, Jon maitea, hizkera neurtzen
egin zazu ahalegina,
herritar batek hartuko baitu
andretzat infanta fina;
mundu guztian miresten dena,
hau ere gauza jakina,
baina Kristina ez da urdanga
ta gutxiago arina,
nolako amabirjina!

J.Sarasua:
Aldizkariak izan behar du
beti haundizkien mailu,
gure alkateak "¡que viva el rey!"
egina omen du ulu;
alkate jauna bihurtu zaigu
monarkiaren jostailu,
berriz izena, gure alkatea
deitzen omen zen Arbulu
eta orain Artabulu.

Euzkitze:
Zer kontatua izango degu
guk hurrengo albistean,
herri arteko zozketa egin
baitzuten lehengo astean,
ta Zumarraga Urretxurekin
suerteak nahastean,
bietako bat baietz erori
zulo beltz eta tristean
Azkoitia iristean!

J.Sarasua:
Pelotarien kontuak ere
hemen egiten du grazi,
herri arteko sorteo horrek
hau ote zuen merezi?
Zumarragarrak Urretxurekin
tokatu dira lehenbizi,
nahi baduzue zuen artean
kristonak botatzen hasi,
baina hauei irabazi.