Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1997-09-26 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1997-09-26 Elgoibar Jaialdia
Conductor/a
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Mendiluze, Aitor
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Hi, Aitor, aspaldian Andoniren ondoren habilen detektibea haiz. Andoni, gaur, konturatu egin duk eta kargu hartu dik.

Descripción

Melodia
Kantore berri xarmant batzuek
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1997-09-26 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Aste honetan segi izan nauzu
bistakoa dan bezela,
toki denetan nere atzetik
ez zinan joango bestela.
Zer ote degu orain du biok
lotzen gaituen kordela?
Une batean uste izan dut
nere itzala zinela. (bis)

Mendiluze:
Ez naiz itzala baina izateko
ari naiz borondatean,
lana beteaz zure berriak
besteeri ematean.
Nola zabiltzan jakin nahi dute
Bertsozale Elkartean,
jakiteko zer egingo dezun
txapelketara joatean. (bis)

Egaña:
Errimak eta neurriak dantzan
garunaren oihanean,
ta Elkartean kezka haundia
sortua det aidanean.
Jakitekotan zer egin leiken
txapelketako lanean,
nere barruan egon behar du,
ez nere aldamenean. (bis)

Mendiluze:
Zuk ulertzeko zertan nabilen
ea esplikatzen dedan:
lan hontarako aldamenean
hobeto nago aukeran;
jakin nahi dute zaintzen al zeran
aspaldi zabiltzan eran,
ta ez bertsotan egingo al dezun
baizik biziko al zeran. (bis)

Egaña:
Ai Mendiluze, era hortako
ziririk neri ez tira;
oraindik ere nere bizitzak
badauka bere dizdira.
Ipini zaite arerio ta
kontrarioei begira;
ni txapelketan hasitakoan
batzuk sustoz hilko dira. (bis)

Mendiluze:
Zortzi ez beste denak hiltzea
agian zeuretzat hobe,
final bakarra jokatu eta
hartan luzitu dotore.
Ezin gelditu Elkartekoei
honen berri eman gabe:
Belodromoan izango zera
Rosliak baldin badaude. (bis)

Egaña:
Nik gogo pixkat badaukat eta
laister degu txapelketa.
Detektibeak neurtu nahi luke
gure zaldi laisterketa;
berriro ere joango naiz bai
Belodromoko horreta,
ahal baldin bada Rosliarekin
era bestela erreta. (bis)

Mendiluze:
Komeniko da hara joatea
ahalik eta ondoen;
nik horregatik beiratu behar
orain forman ote zauden,
bainan lan hori utzi behar det
gaurko juergaren ondoren,
nere osasuna hondatuko det
zurea neurtu baino lehen. (bis)