Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1997-02-21 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua
Bertsoa entzun |
1997-02-21 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J.Sarasua:
Kantua omen da penak lehertzeko
dugun biderik onena.
Saiatu behar hori egiten,
hori da nik nahi detena.
Erreta ere ez nago baina
barrenean badut pena,
ehun metrotara hilotz baitago
gaur hemen behar zuena. (bis)
Egaña:
Heriotza da gauza gogorra
gu hezi ginen kulturan,
baina naturan sortutakoa
bukatu ohi da naturan.
Aste hontantxe irakurri dut
beste baten sepulturan:
"orain artean gurekin zegon,
hemendik aurrera gugan". (bis)
J.Sarasua:
Afaritara etortzeko zan,
orain ezin ikusia;
horregatixe nago ni orain
penatua ta nahasia.
Nolanahi ere guk ezin egin
horretan saio guzia,
heriotzari pakean utziz
kanta dezagun bizia. (bis)