Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1997-08-16 Bidania-Goiatz Jaialdia [Bertsoa] / Jokin Sorozabal, Xabier Zeberio "Zeberio I"

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1997-08-16 Bidania-Goiatz Jaialdia
Conductor/a
Larrañaga, Andoni
Bertsolaris / Autores
Sorozabal, Jokin
Zeberio, Xabier "Zeberio I"
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuek baserri bateko nagusia eta astoa zaituztegu: Xabier nagusia eta Jokin astoa. Gaur nagusiak traktore berria ekarri du, eta astoarekin zer? Erabaki ezazue bertsotan.

Descripción

Melodia
Praixku Galtzazarreta A
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1997-08-16 Bidania-Goiatz Jaialdia [Bertsoa] / Jokin Sorozabal, Xabier Zeberio "Zeberio I"

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X.Zeberio:
Erabakia hartzea
ez det izan broma!
Ez zaidaten gustatzen
asto honen forma;
hargatik ekarri det
traktore bat ona.
Zurekin egingo det
txorixo-panplona.

Sorozabal:
Nagusiarekin ni
gaur ez naiz moldatzen,
ni hiltzea besterik
ez zaik akordatzen.
Etxean hasi zaigu
gaur martxa aldatzen,
gutxinez traktorea
utzidak probatzen!

X.Zeberio:
Izurratuak hankak
ta berdin gibela;
trakorei gosoila bota,
olion nibela.
Pentsatu traktoreakin
pozik nagoela,
ostikoz ez nau joko
astoak bezela!

Sorozabal:
Traktore berriakin
zu zaude gustora,
baina zurruterako
zuk beti denbora.
Ostikoz ez du jotzen
iztarrean gora,
baina jetsiko zaitu
erreka zulora.

X.Zeberio:
Hemen hasi gerade
halako debaten;
kontentu zauden itxurik
ez dizut ematen.
Bainan konpra berria
nik egin det aurten,
zuk bezela pentsurik
honek ez du jaten.

Sorozabal:
Honek nahi du astoa
azkar baztartzea,
pentsua gastatzeak
sortzen dun trantzea!
Tratoreari hori
emana ez zea,
baina faltatzen zaizu
zorrak pagatzea.

X.Zeberio:
Honek egingo dit nei
zenbat fulamentu!
Honekin ez det botako
mila juramentu,
ta con tractor amarillo
ni nago kontentu,
azeleratu eta
bertsoak kantatu!

Sorozabal:
Dena ondo doala
nahi luke hitz egin,
tratoreaz geroztik
ez degu atsegin.
Basarritar askok lehen
hauxe ohi du egin:
tratorea erosi ta
kalera alde egin.

X.Zeberio:
Kalera ez naiz joango
astoa, ihesi;
nagusia zirikatzen
ez zaitea hasi.
Ta disekatu zaitut
belarri ta guzti,
ikuilun jarriko zaitut
nahi dunak ikusi.

Sorozabal:
Nagusi hau ezin det
errez errenditu,
tratoreakin bera
gustora gelditu,
baina hau asientuan
ezin da kabitu;
tratoreak bi gurdi
izan beharko ditu!