Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1997-12-21 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1997-12-21 Arrasate Jaialdia
Conductor/a
Garzia, Joxerra
Bertsolaris / Autores
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Iturriaga, Unai
Peñagarikano, Anjel Mari
Ejercicio
Hirunaka gaia-emanda
Tema propuesto
Finalean, Belodromoan, sariak banatzean txistuak izan ziren jende askorentzat, besteak beste, txapelketa diruz laguntzen zuen Kutxa Fundaziokoentzat. Peña dugu Belodromoan dagoen Kutxako ordezkaria; Unai Bertzozale Elkarteko ordezkaria eta Irazu txistu jotzen ari diren horietako bat.

Descripción

Melodia
Haizeak bidali du
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Edukiari buruz

Entidades
Euskal Herriko Bertsozale Elkartea
Kutxa
Actuaciones Periódicas
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1997-12-21 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga, Anjel Mari Peñagarikano

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Iturriaga:
Bukatu eta beti
txistuen konplota,
batzuek beti eman
nahi dutenez nota.
Halere honengatik
ez nago lurjota,
dirua jarri du ta
neri ez zait inporta!

Peñagarikano:
Kutxa ta elkartea
elkarren sozio,
txapelketa ona eitea
guztion desio;
ta honek txistu jotzen
zenbat obsesio,
ez errespeto eta
ez edukazio!

Irazu:
Batzuek badaukate
hainbat errespeto!
Elkartu ginan hainbat
bertsozale peto;
bi mila eta bostehun
bertsoak aitzeko,
ta bide batez zuri
txistua jotzeko.

Iturriaga:
Kutxakoa ikusten dut
hain zorrotz begira,
errudun baten bila
publiko erdira.
Horrela ez zaite jarri,
hainbeste ez da, tira!
Gazteak modu hortan
espresatzen dira.

Peñagarikano:
Belodromoan bada
hainbat tira-bira,
lehenengo txistuak jo
ta birauak tira.
Bertsozaleak jarri
zaitezte begira,
Irazun jarraitzeak
holakoak dira.

Irazu:
Kutxakoa han goian
zelebre portatu,
nik txistua jo nion,
hori ezin ukatu;
berak arrazoi txarra
kolpetik buelktatu,
txaloak nahi baituzu
bertso bat kantatu.

Iturriaga:
Haizeak ekarri zun
handikan honuntza,
geroztik Gipuzkoan
nagusi da Kutxa.
Gazte horiena ez da
eduzaio hutsa,
intoleranteek ere
behar dute laguntza.

Peñagarikano:
Hemen ez dira alaitu
gaur zenbait bekosko,
txistuak entzuteko
ez nengoen listo.
Hemengo amaiera
izan degu basto,
bertsozale gutxi ta
sospetxoso asko.

Irazu:
Kutxako nazkantiak
nolako trantzea,
ta geinera nahiko du
mutu geratzea!
Hurrenguan nahi bazu
txistu ez jotzea,
onena elkarteai
doble pagatzea.