Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1997-08-24 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1997-08-24 Bilbo Jaialdia
Conductor/a
Iturrioz, Joxin
Bertsolaris / Autores
Iturriaga, Unai
Sarasua, Jon
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Jonek arrastian antzerkira joatea erabaki du. Joan da, eta nor ikusiko eta, Unai strip-tease egiten.

Descripción

Melodia
Orriak airez aire I
Nombre de la estrofa
Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1997-08-24 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Sarasua

Nombre de la estrofa:  Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.Sarasua:
Zerbait ikusi nahi ta
hau kuadro polita! (bis)
Baino hobeto zeundeke
zeuzertxu jantzita. (bis)

Iturriaga:
Nahiz ta entzun ditudan
sustozko abotsak, (bis)
morborik ez al du ba
nire koipe poltsak? (bis)

J.Sarasua:
Nik zeozer polita
ikusi nahi baina, (bis)
hankarteko hori bada
bildurtzeko aina. (bis)

Iturriaga:
Oraintxe bota duzu
laguna galanta! (bis)
Edertasuna beti
barrutik doa-ta. (bis)

J.Sarasua:
Unairen gorputzian
hainbeste komeri, (bis)
goian bi patilla ta
azpian beste bi. (bis)

Iturriaga:
Ez zaidazula egin
hemen errieta, (bis)
amatxok honegatik
bialdu nau-eta. (bis)

J.Sarasua:
Unairen adornua
da hrritzekoa; (bis)
hor ere behar al zendun
belarritakoa? (bis)

Iturriaga:
Nire trmankulua
ez al duzu maite? (bis)
Luzatuko dizut ta
zeu ere igo zaite. (bis)

J.Sarasua:
Igotzen hasi naiz ta
hau dek hau mobida! (bis)
Jode, mekauen la ley
mugitzen hasi da! (bis)

Iturriaga: Nahiz eta borondatez
ni ez naizen irten, (bis)
bertsolaritzak ez dit
jateko ematen. (bis)

J.Sarasua:
Zu bezela jartzeko
daukat inbidia; (bis)
kontxo, baina ez dukat
zuk bezain haundia! (bis)

Iturriaga:
Benetan ez al dizu
penarik ematen? (bis)
Baina nahi den guztia
ez da ahal izaten. (bis)

J.Sarasua:
Hemen zu bezelaxe
jartzen banaiz aizu, (bis)
adorno horietako bat
emango al didazu? (bis)

Iturriaga:
Baina hainbestekoa al da?
Hain da nabarmena, (bis)
frasko txikian doa
esentzi onena. (bis)

J.Sarasua:
Horrelako koadrorik
ez nuen ikusi, (bis)
nahiago Amuriza,
apar eta guzi! (bis)

Iturriaga:
Ez baldin bazaude zu
nitaz hain seguru, (bis)
gaur bazkaltzeko ere
buztana daukagu. (bis)