Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1997-05-03 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1997-05-03 Legazpi Jaialdia
Conductor/a
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Autores
Lizaso, Sebastian
Sarasua, Jon
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Xebastian kontratista azpeitiarra izango dugu eta Sarasua, berriz, parroko aretxabaletarra. Elizako obrak aurrera omen doaz, baina ordainketak berandu. Kontratista ez dabil oso konforme.

Descripción

Melodia
Txoriak eta txoriburuak
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1997-05-03 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Sarasua

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S.Lizaso:
Eleizan obrak behar zirala
eta neu nintzen hautagai;
okerrik gabe, etenik gabe
ari gera aste ta jai.
Dirudienez apaizak ez du
zorrik zuzen ordaindu nahi;
Jaunak geroko agintzen digu
eta apaizak ere bai. (bis)

J.Sarasua:
Eliza jausten ari zitzaigun,
zerbaiten beharra izan zen;
kontratista hau etorri da-ta
ari da diruak zaintzen.
Ez zaite hasi hasarretzen ta
ez zaite hasi iraintzen,
Euskal Herrian nork ikusi du
apaiz bat zerbait ordaintzen? (bis)

S.Lizaso:
Ordaindu behar hormigoi lanak,
blokeak eta hondarra;
obra honetan kontratista ez da
hartzeko dagon bakarra.
Ondo pentsatzen jarri ezkero
hau da xelebre xamarra:
milagroak zuk agindu eta
besteok egin beharra. (bis)

J.Sarasua:
Hori da buila egin beharra,
ia jarri zinen gorri!
Elizak aurre egiten dio
holako hamaika zorri!
Gure parrokin ez da dirurik,
ta presakin ez etorri;
Legazpin zerbait sobratzen zaien
galde ezaiozu Bittorri. (bis)

S.Lizaso:
Nik kontratista bezela hemen
bete dut eginkizuna
eta ordaintzat zure partetik
horren erantzun lizuna!
Ezer sobrean ote dan galde,
zuk agintzen didazuna;
barkatu baina aurpegia da
zuk sobrean daukazuna. (bis)

J.Sarasua:
"Andre Madalen, andre Madalen"
kantua ez al dakizu?
Apaiz jaunak ez baldin badauka
obispuagana joan zu,
ta obispuak ez baldin badu
apaizai galde ezaiozu;
apaizak ere ez baldin badu
Jaunak ordainduko dizu. (bis)

S.Lizaso:
Apaiz txikia hitz jokoetan
hain degu gizon abila!
Hala ta guztiz kobratu gabe
ez nago horren trankila.
Ni zeruraino ezin naiz joan
ordainsariaren bila;
borondaterik baldin badauka
bera etorri dedila! (bis)

J.Sarasua:
Egia esan elizan ez da
funtzionatzen debalde;
denok zerate gure ardi ta
denok zerate artalde.
Baina ez pentsa hutsaren truke
egin nizunikan galde,
astero meza emango degu
Xebastian Lizason alde. (bis)

S.Lizaso:
Barkatu baina ez det onartzen
mezak dakarren errenta.
Dirurik gabe langile danak
daude nerekin erreta.
Apaiz txikia jarri zaidazu
mesedez neri arreta
eta txeke bat eman zaidazu
mezak zeuretzat gordeta. (bis)