Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1997-12-28 Hernani Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1997-12-28 Hernani Lagun-artekoa
Conductor/a
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Iturriaga, Unai
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Bartolo Iturriaga hazi egin da, nerabezarora heldu da eta sexurako grina piztu egin zaio, eta kanpaia jotzen harrapatu du Egaña apaizak. Belarritik heldu eta kosfesionariora eraman du, konfesioa egitera.
Gaiari oharrak
BERTSO TRAMA DA

Descripción

Melodia
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1997-12-28 Hernani Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Orain artean garbia gendun
gure eliza ixkina,
orain erabat narrastu dezu
ttantta eta txiprixtina.
Lagun hurkoa maite behar da,
hori da gauza jakina,
halere oker ulertzen duzu
Bibliako imajina
zeure burua maite duzu zuk
lagun hurkoa adina. (bis)

Iturriaga:
Orain ez dago abade etxean
ez kantoirik, ez ixkinik,
nere esnean gazi-gozorik
ondo probatu ez dunik,
nola barrutik askatzen naizen
kanpaiari eraginik,
badakit lagun parkamena ere
eskatu behar dudala nik,
baina anjelusak garai hauetan
ez nau asetzen jadanik. (bis)

Egaña:
Nabaritzen da zuk gori-gori
dabilkizula kaldera,
fedea galdu egin al dezun,
hori da nere galdera.
Piztu baitezu Jainkoa eta
santu guztien kolera,
ta platanoa zurituz zabiltz
tximino baten antzera,
horretan itsu segi ezkero
itsutu egingo zera. (bis)

Iturriaga:
Itsutzeana ez dakit ez den
eleizaren topikoa,
zuk platanoa aipatu duzu,
gogoan dut tropikoa,
platanoari eragin ta ase
baitut nik nerekikoa.
Lehen kanpaia nun neurri bajuan,
ñiminoa, txikitoa,
ta orain berriz dut hamabitako
mezakoan neurrikoa. (bis)

Egaña:
Gure Bartolo nerabea da,
orain dabil odolbero,
hola segi ta izan liteke
bere animan bezero;
jatortasunez hutsa degu ta
gizalegean da zero,
egun argitan eta propio
onartzerik ez espero,
onartu leike gauean eta
nahi gabe izan ezkero. (bis)

Iturriaga:
Abe Maria pekatu gabe
bihotz-bihotz-bihotzetik,
ohartu bainaiz nere izaeraz
zuk esandako hitzetik,
baina berora azkar pasatzen
bainaiz koartoko hotzetik,
Judasek saldu zun Jesukristo
berrogei ontza horiengatik,
nik salduko dut berrogei urte
ditun alargunagatik. (bis)

Egaña:
Gure Bartolo lotsagabea
kanpaijoleaz aparte,
gazte da baina emakumetan
hainbat maina eta arte.
Azken unean konfesioa
azaldu da baldinbaite!
Eta berrogei urte dituen
alargun morena maite,
zuk ez daukazu bista kaxkarra
baina txandan jarri zaite. (bis)

Iturriaga:
Denoi zabalik baitago egon
Jaungoikoaren etxea,
eskatzekoa da beste denek
ere hankak zabaltzea.
Nik ulertzen dut erretoreak
barruan duen trantzea,
nere bizio ta profesio
baita kanpaia jotzea,
ez zait gehiegi kostako laster
soinua ateratzea! (bis)