Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1997-10-16 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsoaroa (7. 1997. Iruñea)
Actuación
1997-10-16 Iruñea Jaialdia
Conductor/a
Agirre Goia, Unai
Bertsolaris / Autores
Arozena, Estitxu
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Entzuna izango duzu Fernando San Sebastian gotzainak hego Euskal Herrirako elizbarruti bakarra aldarrikatzen duela. Azken egun hauetan horren kontrako iritziak ere entzun ditugu. Zuk zer pentsatzen duzu honi guztiari buruz?

Descripción

Melodia
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1997-10-16 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lau probintziak elkartu asmoz
aritzen gera nolanahi,
elizak ere kontu honeri
urrutitik hartu usai.
Nere iritzia bota nahi nuke,
ahal baldin bada lasai:
bertzela ere herri bat gara
eta elizan ere bai. (bis)

Obispo jauna mintzatu zaigu
eta ez da izan umila,
lau probintziak elkartu asmoz,
beraz elkartu dedila.
Baina ez dezagun ahaztu oraindik
falta den euskaldun pila,
lau elkartuta joango gara
falta diren hirun bila. (bis)

Bertze edonork errango luke
eliza soberan dala,
hogeita batgarren mende hontan
hori ez dela normala.
Euskal Herria kristautasunez
ikus dezakegu hala,
inposiziotzat ez zazue hartu
baizik aukera bezala. (bis)