Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1996-01-07 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1996-01-07 Oiartzun Jaialdia
Conductor/a
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Autores
Elortza, Igor
Sorozabal, Jokin
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Giltza magiko bana duzue. Zer itxi eta irekiko zenukete?

Descripción

Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1996-01-07 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jokin Sorozabal

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I.Elortza:
Daukagun ahalmena
ez delako gutxi
zabaldu eta ixten
beharko da eutsi.
Hasteko gauz batera
nahi nuke iritsi:
kartzelak zabaldu ta
kalea erakutsi,
ta Ajuria Enea ta
Monkloakoa itxi. (bis)
Sorozabal:
Ni ere ados nago,
hau ezin det uka,
hemen denak baikaude
espetxeen aurka.
Gogoa asetzen zait
haiek zabalduta,
baita're berehala
berriz giltzatuta,
lehen kanpoan daudenak
barrura sartuta. (bis)
I.Elortza:
Nahiz ta izan litekeen
ia betikoa,
bide berean segi
nahi nuke jokoa;
kanpora aterata
hango barrukoa,
ta barruan sarturik
lehengo kanpokoa,
errekara bota behar
giltza magikoa. (bis)
Sorozabal:
Oraindik ez zak bota,
argitu auziak;
oraindik bazeuzkeau
guk lan bereziak;
zabaldu behar dizkiau
guk bizi biziak,
Barrionuevoren etxe
itsusi-itsusiak
ta bere despatxuko
artxibo guziak. (bis)
I.Elortza:
Jarri digutelako
gaiaren baldintza,
argitu nahi genuen
guk gure ekintza,
baina hain zoriontsua
ez denez bizitza,
pixkat serioago
hartu nahi dut hitza;
magiarik ez dago-ta
geuk daukagu giltza. (bis)
Sorozabal:
Beraz, gure eskutan
daukagu errenta,
nahiz ibiliz ibiliz
gu egon erreta.
Giltza horrekin behar da
gaur hainbat arreta,
gero bota liteke,
lasai eman buelta,
baina badaezpada
kopia bat gordeta. (bis)