Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1996-03-30 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso
Bertsoa entzun |
1996-03-30 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Irazu:
Beldur aurpegiakin
ez neri begira;
nik nere aurkezpena
egin dizut, tira!
Zuk kotxian hartua
oain ez erretira,
ertzainak ere nere
bila ari dira,
ta eraman nazazu
oso urrutira. (bis)
S.Lizaso:
Sorpresarekin nago
harrituta ta zut;
orain arte ez gendun
elkarren berri guk.
Zure atzetik dabiltz
denuntzi baten truk;
nahiz ta atzetik askok
egingo duten zaunk,
nora joan nahi dezu?
Eramango zaitut. (bis)
Irazu:
Borondatea ez da
gaur gutxi eskertzen;
holakoa ez dute
gehienek azaltzen.
Zu hasi bolantea
bestaldera okertzen,
arriskun gaude eta
toki hobera goazen!
Ta Hendaiaz haruntza
abitu gaitezen. (bis)
S.Lizaso:
Hemendik Hendaiara
zertan bat-batian?
Arriskua daukazu
mugako atian.
Haruntza joatea
zeuretzat kaltian;
erori aurretikan
tranparen batian,
goazen gure etxera
ahaztu artian. (bis)
Irazu:
Zure etxe barruan
halako epean;
ni prest naukazu eta
abitu gaitean.
Zuk zenbat borondate
bihotza betean!
Ta eskertuko dizut
halako batean,
gure herri preso hau
libre ikustean. (bis)
S.Lizaso:
Herriagatik bada
zure eginahala,
lagundu behar dizut
nola edo hala;
eta onartu nere
eskeintza zabala:
kontrolik baldin bada
sarritan bezala,
txapelgorriai esan
semea zerala. (bis)
Irazu:
Euripean hartuta
bagoaz kabira;
lehen ere egina naiz
nahiko jira-bira.
Baldin badauzkagu hor
nola erretira?
Baina zu lasai egon
zerura begira
ni moldatuko naiz ta
asko ez badira. (bis)
S.Lizaso:
Zure proposamena
entzun det serio;
lehen ere banekien
hainbat istorio.
Baina ez nago ados,
zer erremedio!
Zuk ihes bide horri
eiozu adio
edota nere hitzak
ez al du balio?