Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1996-04-27 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Lizaso, Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1996-04-27 Abadiño Jaialdia
Conductor/a
Ormaetxea Zenikazelaia, Unai
Bertsolaris / Autores
Lizaso, Joxe
Sorozabal, Jokin
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zu Jokin Bilboko metroan gitarra jotzen ari zara eta Joxe udaltzaina etorri zaizu.

Descripción

Melodia
Eguna pasa nekean eta
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1996-04-27 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Lizaso, Jokin Sorozabal

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sorozabal:
Bilboko metro zulo honetan
eman duzu gaurko buelta
ta hemen zatoz nere ondora
zu grina gaiztoz beteta.
Utzi gaitzazu, hemen pakean,
jarri horretan arreta,
zuk bezelako lanposturikan
izaterik ez dut-eta. (bis)

J.Lizaso:
Kitarra xahar bat badu eskuan,
hor du dardaraz jardunik;
ez du pasatzen honuntz bisita
egin gabeko egunik.
Ta kitarrista utziko zaitut
oain betirako jakinik:
jakin nahi nuke bai al daukazun
udaletxeko baimenik?

Sorozabal:
Udaletxeko baimenik ez dut,
hau da nere desgrazia,
nere gustoko ez da izango
nunbait hango nagusia.
Ostikoz jota bialtzen dute
gu bezelako guzia,
hau al da zure agintariek
nahi zuten demokrazia?

J.Lizaso:
Artista hauek ematen dute
ez dakit zenbat iritzi;
ez du ikusten bere burua
dabilkienik itsusi.
Hor bada goian barriotxo bat,
nahiz narrats antzean jantzi,
zure lagunak han bizi dira,
handikan ez zaitez jetsi. (bis)

Sorozabal:
Ni jetsitako toki berera
bidali nahi atzera;
nik banekien hau heldu zela
ni hemendik botatzera.
Baina Bilbora etortzen naiz ni
ogia irabaztera
ta bide batez hiri zatar hau
pixkatxo bat alaitzera. (bis)

J.Lizaso:
Azkenerako pena bat daukat,
sua dagola piztua,
arrazoi on bat ez dabizkizu
lagun maite sinistua.
Garai batean hain zan txukuna
gure Bilbao gaixua,
zure moduko txima narratsak
dadukate narrastua. (bis)

Sorozabal:
Zure etxeko agintariak
aurka dauzkat gehienean;
zu, berriz, ondo, haien babesa
oraingoz daukazunean.
Ondo zainduko zaituzte zerbait
serbitzen diezunean,
baina ni bezain gaizki jarriko
balio ez dezunean. (bis)

J.Lizaso:
Arrazoi danak ez ditu falta,
badu bere parezera;
ni ez nijua artista bati
daukan famarik kentzera.
Ahal baldin bada azaldu behintzat
honera txukun antzera.
Arriagara emango zaitut
txukun etortzen bazera. (bis)