Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1996-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1996-06-24 Andoain Jaialdia
Conductor/a
Oiartzabal, Joxe Manuel
Bertsolaris / Autores
Murua, Iñaki
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Hi heu lanbidez irakaslea haiz eta gaztetxo hintzela lana izango huela eta aitak estudiatzeko esaten zian. Zer esan behar diok orain heure semeari?

Descripción

Melodia
Nafarroako mendi gainetan
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1996-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Badut seme bat ta haren geroan
jarri nahi nuke arreta.
Haren aitonak neuri esana
daukat goguan gordeta;
neuk berarentzat eman beharko det
haren tankerako buelta:
segi estudiatzen, lana bilatzen
nahiko lan badaukak-eta! (bis)

Bainan gaur egun etsi ezkero
gureak ein du zeharo,
ta bizitzari txikitatikan
jo behar zaio hordago!
Ikastea da amaitze'ztana
igo nahi bada gorago,
ikasi-eta gaur zaila dago
ikasi gabe zailago. (bis)

Hori esanda gehio zer esan?
Hortan beharko det laga,
teori gehitxok ere sarritan
nola egiten dun traba.
Ikaste eta lanan kontuan
hemen jo nahi det aldaba:
norbaitek duda egiten badu
ikastea ere lana da. (bis)