Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1996-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Unai Iturriaga, Aitor Mendiluze, Mikel Mendizabal, Iñaki Murua, Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1996-06-24 Andoain Jaialdia
Conductor/a
Oiartzabal, Joxe Manuel
Bertsolaris / Autores
Agirre Goia, Unai
Iturriaga, Unai
Mendiluze, Aitor
Mendizabal, Mikel
Murua, Iñaki
Sorozabal, Jokin
Ejercicio
Seinaka gaia-emanda batek besteei
Tema propuesto
Demagun Iturriaga modistoa dela eta kolekzio berria prestatu duela. Kolekzio hori pasarelan aurkezteko modelo baten bila dabil eta atzeko bost horiek aurkeztu zaizkio. Beraz, Unaik gustuko modeloa nor duen esan beharko du eta gainerakoek erantzun.

Descripción

Melodia
Nafarroako mendi gainetan
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1996-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Unai Iturriaga, Aitor Mendiluze, Mikel Mendizabal, Iñaki Murua, Jokin Sorozabal

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Iturriaga:
Modelo batzuk behar nitun-da
jarri nitun mila mezu;
guapoa eta elegantea
behar nuen, badakizu;
Jokin aurkeztu ta egia esan
gaizki ere ez zaude aizu,
aurretik ondo balio baina
perfilak fallatzen dizu. (bis)

Sorozabal:
Gure lagunak eskatzen zuen
"guapo bedi eta gazte";
eta atzetik boluntario
zenbait agertu da laiste.
Nere itxura dala eta ez dala
gutxi kezkatu zintezke;
gaur egunean fotografoek
rekurtso asko dituzte. (bis)

Iturriaga:
Alperrik dugu koloretako
argazkiko pelikula;
modelo batzuk izaten dira
objetiboaren burla.
Unai hor dago galtzak puskauta,
ihar-iharra ta ahula;
honi urrutitik ikusten zaio
fundamentorik ez dula. (bis)

U.Agirre:
Aizu, zergaitik ni bezelako
mutil ederrak gorrota?
Astakeri bat esan dezu gaur
hemen gehienera jota.
Guapo naizela-ta ez naiz etorri
gaur ni pasarela honta,
baizikan eta zugana nator
erropa faltan nago-ta.

Iturriaga:
Honekin errez ez dut egingo
nere arropen propaganda,
nahiz eta kuadrozko alkandorak
elegante izan manga.
Mutur-muturrez jo behar dizut
nere ateakin danba!
Jokinek zuen arrazoi bera
baina alderantziz esanda. (bis)

Mendizabal:
Aurrekaldeko perfiletikan
nagola nahiko itsusi,
espero nuen eta Unaiek
hala du adierazi.
Erremedio erreza daukat:
atzealdea erakutsi
txekorrai ere atzekaldea
beiratzen zaio lehenbizi. (bis)

Iturriaga:
Horra beste bat agertu dana
moro baten itxurekin,
ia ile hoiek konpontzen diren
hitz egin pelukerakin.
Nola behar dut nere modako
publizidadea egin
zapata beltz ta galtza txuriak
jazten dituen batekin. (bis)

Murua:
Ni etorri naiz laguntza eske,
zergatik nindun zulako?
Bainan behinipehin arrazoiekin
ez nau noski utzi bapo.
Galtzerdi txuriz zapata beltzak,
ez al nao, bada, galako?
Beak zapatila luzeak dauzka
galtzerdiik ez daukalako. (bis)

Iturriaga:
Nere enpresa modelo hauekin
ezin dut erraz mantendu;
ai, guk lehenago Mendiluze hau
topatu izan bagendu!
Ze elegante bexez jantzita,
ezin diot ezer kendu;
begiratuta argi dago bai,
hau andregaiak jazten du. (bis)

Mendiluze:
Hori esanda berehalaxe
jarri behar nuen izu,
beti ez baita hala izaten
eta hargatik adizu:
ni andregaiak ez bainau jazten,
zer eiten dun ba al dakizu?
Berak erantzi egiten nau ni
ta zuk jantziko al nauzu?