Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1996-11-01 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1996-11-01 Usurbil Jaialdia
Conductor/a
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Jose Luis Martín Prieto kazetari espainiarrari gertatu zaiona izan da aste honetako albistea. Zer erreakzio izan zenuten gertatutakoa jakin eta gero?

Descripción

Melodia
Anai-arrebak hementxe nator
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1996-11-01 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S.Lizaso:
Kazetari da, bide hortatik
darama bere bizitza.
Etxekoa utzi, hartu omen zun
hotelan gelako giltza;
eta geroztik haren ondoan
denak kezkatan dabiltza.
Inork sustorik ez zun hartuko (bis)
bertsolaria balitza.

Egaña:
Bere andreak Prietoren bila
egin zuen eginahala.
Apellidua dauka estua
ta izakera zabala.
Gizona falta, berririkan ez,
sekuestro denak bezala;
diferentzia bakar-bakarra (bis)
beste zulo bat zaukala.

S.Lizaso:
Dirudienez denak kejatu
hiru lau orduren faltan;
Entzutegiko epaile eta
bi ministro zalapartan.
Izena ere Martin daduka,
errepara zagun hortan;
ia San Martin bigarrena zen (bis)
San Martinen bezperatan.

Egaña:
Gure gizona abisuik gabe
bere etxetikan irten
eta kanpoan zer aurkitu zun
ez da hain zaila jakiten.
Hasten bagera etxeko falta
sekuestro dala esaten,
gure Xebastian zortzi bat aldiz (bis)
sekuestratu dute aurten.

S.Lizaso:
Gizon bakarrak nola lezake
berekin hainbat bertute!
Espaini dena albistez bete
gaueko juergaren truke.
Hutsa litzake etxetik kanpo
pasa balitu bi urte;
emazteantzat a zer suertea (bis)
bahitu izan balute!

Egaña:
Hotelera jo andre batekin
ta tabernan dzanga-dzanga.
Orain artean kazetaritzan
erdipurdiko izan da.
Neure ustean nahikoa degu
esandakoak esanda.
Ahaztu dezagun ta isil gaitezen (bis)
berak hauxe nahi zuan-da.