Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1996-12-28 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Jon Sarasua, Xabier "Euzkitze"
Bertsoa entzun |
1996-12-28 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Jon Sarasua, Xabier "Euzkitze"
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Euzkitze:
Bertsolarien lau andre gajo
hemen gaude parez pare;
gogor zapaltzen gaituzte baina
zutikan gaude halare.
Ezkonberri naiz eta oraindik
gaude apartatu gabe;
denborarikan ez digu eman
baina tramitetan gaude. (bis)
S.Lizaso:
Gure senarrak bertsolariak,
golfo famaren jatorri,
baina ez pentsa gure etxeetan
dagoenik egun gorri.
Neurria ondo hartuta daukat
Xebastian baldar horri,
ni lo nagola joaten da-ta
lo nagoela etorri. (bis)
J.Sarasua:
Ni naiz ezkondu ez naizen bakarra
baitaukat gazte itzala;
nere lagunen bizimodua
iruditzen zait petrala.
Ez nagoela batere ados
esango dut berehala,
ta eskerrak Jon besteen aldean
azukre koxkor bat dala. (bis)
Egaña:
Aspaldi baten ezkondu ginan
eta gainera elizan;
Andoni oso gutxitan dabil
bere andrean peskisan,
baina dirua mordoka dakar
Rokefeler baten gisan.
Eskerrak horri, bestela aspaldi
dibortziatuko nintzan. (bis)
Euzkitze:
Xabier horrek ezkondu aurrez
zun halako santu planta
orain ikusi det hori zer den:
nazkagarria galanta.
Beti bakarrik uzten nau baina
lagunikan ez det falta,
butaneroa ez badin bada
arotza izaten da-ta. (bis)
S.Lizaso:
Haurrak bakarrik hezi beharrak
sortzen du hamaika neke,
bainan hala ere nere haundia
nik ez det salduko merke.
Aste eta jai etxetik kanpo,
hor ibiltzen da jo ta ke;
beti etxean baldin balego
gogorragoa litzake. (bis)
J.Sarasua:
Harritu ere egiten naute
beste hauek adituta;
ilusiokin ezkondu eta
hor daude esplotatuta.
Juanita, Elisa eta Maiteren
eskarmentua hor dut-ta,
ezkontzekotan ezkonduko naiz
kontratua firmatuta. (bis)
Egaña:
Gure Andoniri aspaldi hontan
bere bihotza haunditu;
etxeko lanak egiten dizkit
ta umeak atenditu.
Pentsatzen jarriz askoz hoberik
ezin dezaket aurkitu,
eta baineran lehen baino ile
gutxiago uzten ditu. (bis)