Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1996-04-20 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1996-04-20 Itsasondo Jaialdia
Conductor/a
Mendizabal, Mikel
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Sarasua, Jon
Ejercicio
Binaka gaia-emanda puntutan
Tema propuesto
Hi Andoni Platon filosofoa izango haiz eta hi Jon hamalau urteko gaztetxo bat bizitzan nahikoa nahasturik dabilena. Hemen daukak Platon aldamenean, zeozer argitzea nahi baduk.

Descripción

Melodia
Bedeinkatua izan dedila I-A
Nombre de la estrofa
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1996-04-20 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua

Nombre de la estrofa:  Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.Sarasua:
Aizazu maixu, adin honetan
ez dakit zer den naizena;
nola arraio uztar litezke
izana eta izena?

Egaña:
Ejenplu asko izanagatik
Peñana eman beharko:
izena Anjel eta izana
aingeruena dulako.

J.Sarasua:
Beste zalantzak ere baditut,
eman zaidazu laguntza;
pentsatzen nago gaur maitasuna
ez ote degun hitz hutsa.

Egaña:
Ai, ikaslea gaxtea baina
bide onean zaude zu,
maitasun pixkat badadukazu
duda egiten badezu.

J.Sarasua:
Aspaldi hontan buelta ta buelta
ia ez det hartu lorik
ta erantzunik ez det aurkitzen,
ba ote dago Jainkorik?

Egaña:
Zuk botatako galdera hori
ez da hutsaren hurrena!
Jainko asko da, garrantzitsuna
nor beregan dagoena.

J.Sarasua:
Baina bizitzak zentzu gutxi du,
gero eta gutxiago,
ni neuz aparte beste Jainkorik
inun ere ez badago.

Egaña:
Aspaldi baten galdera entzun nun
aho dotore batetik,
ia bizitzak existitzen dun
heriotzaren aurretik.

J.Sarasua:
Oraindik ere zauri sakon bat
dut barnean irikia:
beti ta beti jango ote du
arrain handiak txikia?

Egaña:
Horretarako gizartegintzan
jardun behar da lanean;
arrain jaterik ez da izango
denak ertain diranean.

J.Sarasua:
Ondorio bat aterea det
Platon maitea, adizu:
zuk hitz gehiago dakizu baina
ni bezain gutxi dakizu,

Egaña:
Ni erdi tonto bilakatu nau
ondo erantzun ezinak,
ta zu jakintsu bihurtu zaitu
duda eta jakinminak.