Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1996-05-11 Legorreta Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua, Xabier Zeberio "Zeberio I"

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1996-05-11 Legorreta Jaialdia
Conductor/a
Agirre, Jose Mari "Koostite"
Bertsolaris / Autores
Sarasua, Jon
Zeberio, Xabier "Zeberio I"
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Neska-mutilak zarete. Agentzia baten bidez elkar ezagutu eta orain artean telefonoz eta kartaz izan duzue elkarren berri. Gaur estreinako aldiz zaudete aurrez aurre.

Descripción

Melodia
Arratsalde on lehendabizitik
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1996-05-11 Legorreta Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua, Xabier Zeberio "Zeberio I"

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.Sarasua:
Aurrez aurreko harremanetan
ez nintzen asko ausartzen
ta agentzia txiki batera
jo nuen benetan zuzen.
Informazio ta detallea
nere ustean falta zen;
gizon ederra zala bai baina
neurririk ez zuen jartzen. (bis)

X.Zeberio:
Zuk bezelaxe nik ere karta
egin nuen agentzia;
orain dagona bion artean
halako diferentzia.
Bainan badaukat gorputz lerdena
ta badaukat potentzia;
nahi dezun dana egingo dizut,
har zazu pazientzia. (bis)

J.Sarasua:
Nahi dezun dana kostako zaizu
garputzez hala izanik;
nahiko txaskoa hartu det orain
gauzak garbian esanik.
"Berrogei urte ta planta ona"
hori irakurri nuan nik,
baina inun'e ez zuen jartzen
gizona haurdun zegonik. (bis)

X.Zeberio:
Gizona haurdun ez da egoten,
txisterikan ez kontatu.
Lehenengo aldiz alkarren aurren
biok gerade juntatu.
Gizen samarra ote nagoen,
hala zaizu iruditu;
sehaskatxo bat erosiko'izut,
ez zaitea apuratu. (bis)

J.Sarasua:
Inola ere ezin onartu
gizon hau ezeren truke;
orain artean nahi nuen baina
ezetz esango nizuke.
Ortografia akats txiki bat
egon dela esango nuke;
nik eskatu nun gizona eta
gizena ekarri dute. (bis)

X.Zeberio:
Ikusten danez ortografia
ibilia da aparte,
ta zuri ere egin dizute
neri hainbeste kalte.
Egia esan neska txiki hau
ez zait gustatutzen bate,
nik'e andrea eskatu nun da
umea ekarri didate. (bis)