Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1996-03-23 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Xabier "Euzkitze"

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1996-03-23 Azkoitia Jaialdia
Conductor/a
Aiestaran, Iñigo
Bertsolaris / Autores
Agirre, Joxe
Xabier "Euzkitze"
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuek biok senar-emazteak zarete, Joxe senarra eta Xabier emaztea. Joxe aspaldi honetan elbarrituta zaude, azkeneko hamar urteok aulkian ezin mugiturik eserita eman dituzu eta gaur emazteari hiltzen laguntzeko eskatu diozu.

Descripción

Melodia
Loreak udan ihintza bezela I
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1996-03-23 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Xabier "Euzkitze"

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.Agirre:
Garai batean emazte maite
ni beste gizon bat nintzen,
baina denbora gutxi behar du
hemen harroak umiltzen.
Zu aspertuta egongo zera
sila triste hontan ibiltzen,
bizitzeko ez dut balio eta
lagundu zaidazu hiltzen.

Euzkitze:
Mediku jaunek eman dizute
hamaika arrazoi ñaño,
sufritzen zaude eta hiltzeko
dezu hainbeste enpeño!
Nahiz hotzikara iristen zaidan
burutik hanketaraino,
bakean hilda nahiago zaitut
bizirik sufritzen baino.

J.Agirre:
Bizi ezinda ezin bizia,
hauxen da estuasuna!
Jakina zegon andreak ere
zerbait pentsatuko zuna.
Orain artean azaldu dezu
egiazko maitasuna,
nahikoa eta gehiegia da
nigatik egin dezuna.
.
Euzkitze:
Heriotz beltza eskatu dezu
esnatu ta berehala,
aspaldi hontan ez baitaukazu
sofrikario makala.
Mundu osoak juzgatuko nau
hiltzaile gaizto bezala;
nahiz ta munduak ez konprenitu
Jainkoak uler dezala!

J.Agirre:
Bai Jangoikoak ulertuko du
andreak zer esaten duan.
Nere ustetan aspertutzeko
motiboa bazenduan.
Fedean zintzo jokatu degu
guk Jaunaren aginduan,
silarik gabe ea bildutzen
geraden beste munduan.

Euzkitze:
Tristeziari eutsi ezinik
negarrez ari natzaizu;
orain artean nere bizitza
osoa izan zera zu,
ta orain, berriz, bertan hiltzea
erabakita daukazu;
ni ere laister hilko naiz eta
txoko bat gorde zaidazu.

J.Agirre:
Ni Jangoikoak jasotzen banau
berihala beregana,
sinistu gero! Kunplituko dut
emaztearen esana.
Nik ongi dakit endredo asko
lur hontan eman dedana,
ia zerutik egiten dedan
lurrean ezin dedana.

Euzkitze:
Neretzat beti gordetzen zendun
zuk irribarre goxua;
orain adio esan nahi dezu,
hau da saminaren sua!
Beste bat arte, zoaz pakean
nere emazte gaixua,
baina hil aurretik jaso ezazu
nere azkenengo muxua.

J.Agirre:
Beraz, muxu bat eman nahi dezu
bordondate gozuetan.
Jakin bezate zu zer zeraden
etxian da auzuetan!
Hamaika aldiz ibili nazu
pozik zeure besuetan;
zu izan zera nere laguntza
munduko arazuetan.